Shota Rustaveli
Wikipedia(e)tik
Shota Rustaveli (1172 - 1216) georgiar poeta izan zen.
Biografia [aldatu]
Osaba fraide batek hartu zuen bere babesean, Rustaveliren poesia erlijiozko eta filosofikoetan ageri denez. Tamara erreginari odak idatzi zizkion Georgiako kultura eta aginpidea gorenean zeudenean, hain zuzen. Erreginak gorteko diruzain izendatu zuen, eta tradizioaren arabera, berarekin maitemindu zen Rustaveli.
Vepkhis-tqaosani (Pantera larrua zuen zalduna) poema epikoa idatzi zuen, Georgiako literaturaren oinarrizko arauak zehazten zituen obra, hizkuntzalari askoren ustez.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.