Silikosi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Silikosia edo Grinderren eritasuna lanak sortutako arnas gaixotasuna da, silize libreak edo kuartzo kristaldunak eraginda eta batez ere meatzari, harri-zulatzaile, hargin eta harrobietan diharduten langileak kaltetzen dituena.

Bernardino Ramazzinik deskribatu zuen lehenengo aldiz 1705ean Italian, "De Morbis Artificum Diatriba" ("Langileen gaixotasunetaz") liburuan deskribatuz.

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasunak bilakaera akutua eta hilkortasun tasa altua eduki dezake, edota mota kronikoa garatu. Azken kasu honetan, fibrosi noduluduna agertu daitezke biriketako goiko lobuluetan tipikoki, bai eta adenopatiak ere.

Funtzionalki, patroi murriztaile edota butxatzaile garatuko dituzte silikotikoek.

Azkenik, silikosi kronikoa duten pazienteek joera handiagoa daukate tuberkulosia ere jasateko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Silikosi Aldatu lotura Wikidatan