Sililo-eter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sililo-eter
Motagai kimiko
Identifikatzaileak
Gmelin47988
tert-butildifenilsilil eterra

Sililo-eterrak silizio-atomoa lotura kobalentez alkoxi talde bati duten lotuta dauden konposatu kimikoak dira. Egitura orokorra R1R2R3Si−O−R4 da non R4 alkilo edo arilo talde bat den. Sililo-eterrak eskuarki alkoholak babesteko usatzen dira sintesi organikoan. R1R2R3 taldeak askotarikoak izan daitezkeenez konbinazio asko antola daitezke babes-efektua egokia eragiteko.

Sililo-eterren osagai ohikoenak hauek dira: trimetilsilil, tert-butildifenilsilil, tert-butildimetilsilil eta triisopropilsilil. Hauek oso erraz lotzen eta deslotzen zaizkio alkoxiari baldintza leunetan.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sililo-eterren funtzioa esplikatzeako tert-butildifeniloaren (TBDPS) kasua baliatuko dugu. Adibideko molekulak bost hidroxi talde ditu erreakziona dezaketenak. Horietako bat selektiboki babes daiteke ez erreakzionatzeko TBDPS baliatuz baldintza egokietan[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Brown, Richard T.; Mayalarp, Stephen P.; Watts,, Joanne. (1997). J. Chem. Soc., Perkin Trans. 1, 1633-1638 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]