Osiris

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Osiris.

Osiris[1] (egiptoeraz Asar, Aser, Ausar, Ausir, Wesir, Usir, Usire edo Ausare izendatua) egiptoar mitologiako jainko baten izen greziarra da. Berpizkundearen jainkoa, emankortasun eta Niloren berritzearen ikurra zen; Nekazaritzaren jainkoa, egiptoar mitologiaren hildakoen auzitegia zuzentzen zuen

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osiris ia beti momifikatuta zegoen, aurpegi berde edo beltza, atef koroa, makila (heqa) eta zigorra (mayal edo nebeh) edo Uas zetroa zituen. Noizbehinka, arrain itxura zuen.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osiris bera, Isis eta Horusek osatutako hirukoaren buruzagia izan zen.

Errege mitikoa, Egiptoko sortzailea, gizakiei zibilizazioa, legeak, nekazaritza eta jainkoei gurtzea irakatsi zizkien. Gizaki moduan hil ondoren Thoti esker hilezkor bilakatu zen. Harrezkero Duaten, non 42 jainko-epaiekin (nomo bakoitzak bana) batera dagoen, hildakoak epaitzeari ekin zion[2][3].

Aita Geb eta ama Nut zituen. Antzinako Egipton Necher aa ("jainko nagusia") Neb Abdyu ("Abidosko jauna"), Neb Dyedu "Dyeduko jauna") edo Unenefer ("perfektua izaten jarraitzen duena") tituluak zituen[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. La civilización egipcia. Mitos y leyendas
  3. La Historia de Osiris.
  4. M. Collier y B. Manley, Introducción a los jeroglíficos egipcios, Alianza Editorial, p. 68.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osiris Aldatu lotura Wikidatan


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.