Sister Act

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:44, 22 urtarrila 2016

Sister Act 1992ko Emile Ardolino estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako umorezko filma bat da. Whoopi Goldberg, Maggie Smith, Kathy Najimy, Wendy Makkena, Mary Wickes eta Harvey Keitel aktoreek antzeztu zuten.

1993an Sister Act 2: Back in the Habit izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Deloris Van Cartier (Whoopi Goldberg) Renoko kasinoetan ekitaldiak eskeintzen dituen erdipurdiko kabaret abeslari bat da. Bere maitalea eta gizon ezkondua den Vince LaRoca (Harvey Keitel:) mafiarekin zerikusia duten saltsa ilunetan sarturik dabil: diru zuriketa, droga negozioak eta bestelako kriminal jarduerak.

Ustekabean, Deloris Vincek burututako hilketa batn lekuko bilakatuko da, hortaz, bere bizia arriskuan dagoenez, poliziaren lekukoen babes programa batera batzea erabakiko du. Honela bada, eta poliziak kasua argitu arte, Delorisi nortasun berria eman eta ezkutuko leku seguru batera bizitzera bidaliko dute: San Frantzisko hiriko Saint Katherine komentura iritsi berri den Ahizpa Mary Clarence izango da. Baina berehala, ustezko moja lotsagabe eta saltsera honek gainontzeko mojen eta komentuaren bizimodua aztoratu eta irauliko ditu.

Aktoreak

Mojen koruaren abeslariak

Soinu banda

  1. "The Lounge Medley" ("(Love Is Like a) Heat Wave"/"My Guy"/"I Will Follow Him") - Deloris & The Ronelles
  2. "The Murder" (instrumentala)
  3. "Getting Into the Habit" (instrumentala)
  4. "Rescue Me" - Fontella Bass
  5. "Hail Holy Queen" - Deloris & The Sisters
  6. "Roll With Me Henry" - Etta James
  7. "Gravy For My Mashed Potatoes" - Dee Dee Sharp
  8. "My Guy (My God)" - Deloris & The Sisters
  9. "Just a Touch Of Love (Everyday)" - C+C Music Factory
  10. "Deloris Is Kidnapped" (instrumentala)
  11. "Nuns to the Rescue" (instrumentala)
  12. "Final: I Will Follow Him ('Chariot')" - Deloris & The Sisters
  13. "Shout" - Deloris & The Sisters & The Ronelles
  14. "If My Sister's in Trouble" - Lady Soul

Kanpo loturak