Kabaret

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kabareta gaueko ikuskizunak eskaintzen dituen tokia da, batez ere musika, dantza eta abestiak uztartzen dituena. Ikuskizun hauetan umorea, magia, mimoa eta beste arte eszenikoak ere tartekatu daitezke. Kabaretetan hainbat artistek beren burua ezagutzera eman zuten, hala nola Georges Brassens, Aristide Bruant, Serge Gainsbourg, eta Edith Piaf edo Juliette Gréco abeslariak.

Munduko kabaret ezagunenak Parisen dauden Moulin Rouge, Lido eta Folies Bergère dira.

Frantziako kabaretak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo kabareta Montmartren ireki zen 1881ean: Rodolphe Salisen cabaret artistique. Gutxira, izena aldatu Le Chat noir (Katu beltza) ipini zioten. Kafe-etxe honek arrakasta handia izan zuen eta garaiko ezagun asko bertatik igaro ziren, hala nola, Alphonse Allais, Jean Richepin, Aristide Bruant eta Paul Delmet. Baina 1887 aldera itxi behar izan zuen, ikuskizuna zabartzen hasi eta ekonomiaren egoera okertu zelako.

Moulin Rouge, 1889 eraikia Pigalle auzoan, Montmartretik hurbil, ezaguna da teilatu gaineko imitaziozko errota gorria dela-eta.

Folies Bergère jende andana erakartzen jarraitu zuen, nahiz eta besteak baino garestiagoa izan. Bertan jendea eroso zegoen: ez zuten zertan kapela kendu behar, hitz egin, jan eta erre zezaketen, hau da, ez zuten zertan gizarte arau zurrunak bete.

Lido antzokian (Eliseo Zelaien hiribidean kokatua) artista ospetsu askok parte hartu dute 1946tik, hala nola, Edith Piaf, Laurel & Hardy, Shirley MacLaine, Elton John, Marlene Dietrich eta Maurice Chevalier artistek.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kabaret Aldatu lotura Wikidatan