Sobiet (kontseilua)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sobieta (errusieraz совет) kontseilu edo asanblada bat da.

Sobietak, Errusia osoko hirietan antolatu ziren langileen kontseilu edo asanbladak ziren. Hasieran joera eta alderdi guztietako jendea biltzen zuten, eta beren helburua nazioan gobernu sistema justu bat ezartzearen alde borroka egitea zen. Urriko Iraultzaren ondoren, Alderdi Boltxebikeak sobietak bere gain hartu zituen.

Lehen sobietak 1905eko Errusiar Iraultzaren jatorria izan ziren, eta jatorrian, hitzak, langile, soldadu eta nekazarien biltzarrei erreferentzia egiten zien, funtsezkoak izan zirenak 1917ko Urriko Iraultzak arrakasta izan zezan, baita Errusiako Sobiet Errepublika Sozialista Federatiboaren eraketaren oinarri bezala eta ondoren SESBarena 1922an 1918ko Sobietar Batasuneko Konstituzioak, jada boltxebikeak boterean zeudela, Estatuaren antolaketa politikoa aldatu zuen, alderantzizko hierarkiako eta demokrazia sistema batean (hau da, behetik gora) langile, nekazari eta soldaduen kontseiluetan.

Estatuaren egitura hierarkikoa, behetik gora eta goitik behera zihoana -lenindar zentralismo demokratikoaren printzipioetako bat-, ondoz ondoko kontseiluez osatuta zegoen, autoritate nagusira iritsi arte, SESBeko Sobiet Gorenera, alegia. Tokiko gobernu eta botere federalaren arteko erdialdeko maila batean, Sobietar Errepublika Sozialista bakoitzak bere Sobiet Gorena zuen. Baina 1924an herrialdearen instituzionalizazioarekin eta Langile Estatuaren pixkanakako burokratizazioarekin, sobietak, euren benetako boterearen zati handi bat eta toki mailako erabakitze ahalmena galtzen hasi ziren, aldi berean, goragoko mailetan bihurtuz, beste estatu batzuetako parlamentuen antzerako gobernu organuetan. Honela, Sobietar Batasunak, laster hartu zuen sistema politiko parlamentario bat, non Estatuko Nagusia edo SESBeko Sobiet Goreneko Presidiumeko Presidentea botere legegileak aukeratzen zuen (azken hau). Botere betearazlea Ministro Kontseiluaren ardura zen, honen jatorrizko izena errusieraz Herri Komisarioen Sobieta zelarik.