Eskulturagintza

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michelangeloren "Pietà" ezaguna.

Eskulturagintza edo eskultura arte nagusien mota tradizionaletakoa da, hiru dimentsiotan egindako irudiak sortzen dituena gai gogorrak (harria, marmola, metala, beira, zura) edo bigunak erabiliz. Era honetan, arte plastikoetan sailkatuta dago ere bai.

Eskultura izena hartzen dute arlo honetan egindako irudiak, eta eskultore edo zizelkaria da esparru honetan lan egiten duen artista.

Bestela, arte agerpen publiko gehienak eskulturak dira.

[aldatu] Eskultura-motak

Eskultura-mota arruntenak hauek dira:

  • Eskultura exentua, alde guztietatik, oinarritik salbu, airez inguratuta dagoena. Angelu guztietatik begira daitekeen eskultura da. Gizakiaren forma islatzen badu, estatua deritzo.
  • Erliebea, atzealde bati itsatsitako eskultura da. Hainbat mota daude: behe-erliebea, goi-erliebea eta erliebe hondoratua.

[aldatu] Eskultore ezagunak

Eskultore klasikoen artean, Berpizkunde garaian nabarmendu ziren Michelangelo eta Donatello, geroago Benvenuto Cellini eta Barrokoan bestela Gian Lorenzo Bernini. Arte modernoan, Auguste Rodin eta artista garaikideen artean Joan Miró, Fernando Botero eta Richard Serra ditugu besteak beste.

Euskal eskultore garaikideen artean, azkenik, gure mugetatik kanpo ere famatu egin direnak Nestor Basterretxea, Agustin Ibarrola, Jorge Oteiza eta Eduardo Txillida dira, beste batzuen artean.

[aldatu] Kanpo loturak