Sommarnattens leende

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sommarnattens leende (euskaraz Uda Gaueko Irribarreak) 1955eko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako komedia film bat da. Ulla Jacobsson, Eva Dahlbeck, Harriet Andersson, Margit Carlqvist, Gunnar Björnstrand eta Bibi Andersson aktoreek antzeztu zuten.

1956ko Canneseko Zinemaldian aurkeztu eta nazioartean saritua izatea lortu zuen Bergmanen lehen filma izan zen. 1982an Woody Allenek A Midsummer Night's Sex Comedy (Uda Gaueko Sexu Komedia) filmean omendu zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1890eko hamarkadaren amaiera, Suedia. Fredrik Egerman (Gunnar Björnstrand) lanbidez abokatua den adineko gizona da eta Anne (Ulla Jacobsson) birjin itxurako neska gaztea emazte du. Henrik (Björn Bjelfvenstam) aurreko ezkontza bateko semea da eta familiako neskamea den Petrarekin (Harriet Andersson) neskatan egiten saiatzen da. Desiree (Eva Dahlbeck) Fredriken iraganeko maitalea da, hirian dagoenez, Fredrikek bisitatuko du, baina orain Desireek maitale berri bat du, Malcom kondea (Jarl Kulle), hau era berean Charlotterekin (Margit Carlqvist) ezkondua dago.

Aipatutako guztiak Desireeren amaren jabego batean asteburuan zehar ospatuko den festa batera gonbidatuak izango dira. Charlottek Fredrikekin mutiletan egiten saiatuko da, honela Desireez mendakatzeko asmoz. Bienbitartean, Anne, Fredriken emazte kastuak, bere semeorde Henrik gazteak asko erakartzen duela aipatuko du.

Aktoreak

Kanpo loturak