Sonia Etxezarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sonia Etxezarreta
Bizitza
JaiotzaIrun1968/69
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2011ko urtarrilaren 8a (36/46 urte)
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria
Mahai-tenis kirolaren olinpiar piktograma

Sonia Etxezarreta Perez (Irun, Gipuzkoa, 1968/69 - 2011ko urtarrilaren 8a) gipuzkoar mahai-tenislaria izan zen. 2009an Euskal Mahai Tenis Federazioak garai guztietako euskal mahai-tenislaririk onenaren saria eman zion.[1]

Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irunen beste hainbatek bezala, Sonia Etxezarreta Leka-Enearekin hasi zen kirol horretan, eta elkarte horren sortzaileetako bat izan zela esan daiteke. Irundarren taldean 19 urte bete arte jokatu zuen, eta orduan Valladolideko Helios-Lauki taldeak fitxatu zuen. Talde horrek aukera eman zion kategoria gorenean hamar urtez baino gehiagoz jokatzeko.[1]

Irundarrak ere sari asko lortu zituen bere ibilbidean. Hiru aldiz izan zen unibertsitateko Espainiako txapelduna, kategoria absolutuko Espainiako Txapelketetan dominak lortu zituen eta nazioartekoa izatera iritsi zen. Bere azken lorpenak beteranoen Espainiako Txapelketan lortu zituen, non dena ( banakako txapelketa, binakoak eta mistoa) irabazi baitzuen.[1]

Gogobetetasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxezarreta lortutakoarekin gustura zegoen:

"Oso polita da zure ibilbidean lortu dituzun lorpenak errekonozitzea. Euskadiko klub guztiek hartu zuten erabakia, eta ni baino jokalari hoberik ez dela esatea harro egotekoa da.».

Irungo jokalariak 2009 aldera alde batera utzi zuen mahai tenisa hilabeteetan, arrazoi pertsonalengatik, baina itzultzeko ilusio handia zuen, bere hitzetan:

"Argi dago ez dudala Leka-Enea utziko. Ahal dudan neurrian itzuli egingo naiz, jolasten hasten ari diren neska gazte guztiei laguntzeko besterik ez bada ere".

Sonia Bidasoako kirolaren adibide bat zen. 2011ko urtarrilaren 8an hil zen 42 zituela.[2]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irungo Leka Enea Mahai Tenis Klubak bere omenez klubaren egoitzari Sonia Etxezarreta Teknifikazio Zentroa izena jarri zion.[3][4][5][6]
  • Hiru aldiz unibertsitateko Espainiako txapelduna[1]
  • Beteranoen Espainiako Txapelketan: banakakoa, binakoa eta mistoa).[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) «Sonia Etxezarreta es la mejor jugadora de tenis de mesa de todos los tiempos» Diario Vasco 2009ko otsailaren 8a (Noiz kontsultatua: 2019ko urriaren 20an).
  2. (Gaztelaniaz) «El Torneo Estatal de tenis de mesa reúne a 312 palistas en Huerta del Rey» El Norte de Castilla 2011ko martxoaren 31 (Noiz kontsultatua: 2019ko urriaren 20a).
  3. «CENTRO DE TECNIFICACIÓN DE TENIS DE MESA SONIA ETXAZARRETA - Ayuntamiento de Irun» www.irun.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  4. (Gaztelaniaz) «El centro Sonia Etxazarreta de Irún es clasificado como Centro Especializado de Tecnificación Deportiva de Tenis de Mesa» www.rfetm.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  5. https://es.cybo.com/ES-biz/centro-tecnificaci%C3%B3n-sonia-etxezarreta. .
  6. (Gaztelaniaz) «Deporte de todos los colores en verano» El Diario Vasco 2018-08-21 (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).