Sorøko akademia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sorøko akademia
Sorø Akademi
Sorø Akademi1.jpg
Sorøko akademia.
Udalerria Sorø
Herrialdea  Danimarka
Lurraldea Seelandia eskualdea
Koordenatuak 55°25′46.28″N 11°33′23.93″E / 55.4295222°N 11.5566472°E / 55.4295222; 11.5566472Koordenatuak: 55°25′46.28″N 11°33′23.93″E / 55.4295222°N 11.5566472°E / 55.4295222; 11.5566472
Garaia 1623 (fundazioa)
Sorøko akademia non dagoen adierazten duen Danimarka-ko/-go/-eko mapa
Sorøko akademia

Sorøko akademia (danieraz Sorø Akademi) Danimarkako Sorø herrian dagoen akademia historikoa da. Danimarkako "urrezko aroaren" erdigunea izan zen XIX mendean. Gaur egun 630 ikasle inguru ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorøko ikastetxe baten lehen aztarnak 1140koak dira, urte hartan Absalon apezpikuak Sorøko monastegi zistertarra ireki baitzuen. Danimarkako monastegi eta eskolarik garrantzitsuena izatera iritsi zen, baina 1536ko Erreforma Protestantearen ondoren orden katolikoen ondasunak konfiskatuak izan ziren. Monastegiaren eraikinean Frederik II.ak noble eta ez-nobleentzako eskola mixtoa eratu zuen.

Sorøko akademia bera 1623an sortu zuen Kristian IV.ak eta hasiera batean zaldunentzako akademia izan zen. 1645ean unibertsitate bihurtu zen baina 1665 arte iraun zuen. Hurrengo urteetan eskola xumea izan zen.

1740an berriro ere Akademia eratzea erabaki zen. Eraikinak berriztu eta 1747an ireki zituen ateak Holberg-en gidaritzapean. 1813an eraikin nagusiak su hartu zuen. Peder Malling arkitektuak 1822 eta 1827 artean eskola berria diseinatu eta eraiki zuen. Orduan iritsi zen akademiaren "urrezko aroa", eta Daniar kultura eta zientziaren urrezko aroaren eragile nagusia ere izan zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peder Malling eraikin neoklasikoa sortu zuen, antzinako greziar eta erromatar inspirazioz egindakoa. Barneko dekorazioaren arduraduna Georg Hilker izan zen. Akademiaren inguruan ingeles estiloko parkea dago.

Kapera Absalonen monastegikoa mantentzen da. Danimarkako hirugarren luzeena da eta adreilu gorriz egindako lehenengotako eraikina ere bada. Bertan hilobiraturik daude Holberg bera eta baita Danimarkako Kristofer II.a eta Valdemar IV.a erregeak ere.

Atezainaren etxea gaur egun Danimarkan kontserbatzen diren eraikin populaturik zaharrena da. Bertan idatzi zuen Saxo Grammaticus historialariak bere Gesta Danorum eskuizkribua.

Sorøko Akademiaren Fundazioak (Sorø Akademis Stiftelse) 6.000 hektareatako lurraren jabegoa dauka, gehiena basoak estaltzen duelarik.

Irakasle eta ikasle famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]