Saxo Grammaticus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gesta Danorum Angersko zati orijinala

Saxo Gramaticus (gutxi gorabehera 1150 - 1220) XII. mendeko historialari daniarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizia ez da erabat ezaguna baina berarena omen da Gesta Danorum, Danimarkako historia azaltzen duen 16 liburutako bilduma. Geroagoko historialariek diotenez Sjælland uhartean jaio zen baina Danimarkatik kanpora ikasi zuela uste da, agian Frantziako eskolaren batean, bere latina oso garatua baita eta Erromari buruzko ezagutzak agertzen baititu. 1342ko Chronica Jutensis liburuko Compendium Saxonis atalean gehitu zitzaion Gramaticus abizena, bere latin egokia zela eta.

Gesta Danorum[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danimarkako Valdemar I.ak aginduta idazti zuen Saxo Gramaticusek Danimarkaren historia kontatzen zuen 16 liburutako bilduma. Prosan idatzita zegoen, tarteka poemak agertzen baziren ere. Lehenengo 9 liburuetan Eskandinaviar mitologia lantzen zuen eta azken zazpi liburuetan Danimarkako historia. Bereziki aipatzekoak dira hirugarren liburuko Amleth printzearen historia (Shakespeareri Hamlet lana inspiratu ziona) eta hamalaugarren liburuko Rügengo tenpluaren deskribapena.

Liburuak galdu baziren ere, lanaren lau zati kontserbatzen dira oraindik, Angersko zatia (orijinala izan daitekeena) eta Lassen, Kall-Rasmussen eta Plesnerreko zatiak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saxo Grammaticus Aldatu lotura Wikidatan