Souvenir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Souvenir denda bateko eskaparatea Covadongako santutegian.

Souvenir edo bidaia oroigarria bidaia batean eskuratutako objektu edo irudi bat da, bidaian bizi izandakoa etorkizunean oroitu ahal izateko balio duena. Ohikoa da, aldi berean, souvenir edo oroigarriak erostea familiar eta lagunei itzulitakoan oparitzeko. Masazko turismo tokietan jarduera nabarmena da: alde historiko, monumentu, museo eta antzekoen inguruetan souvenir denda anitz egoten da. Denetarikoak izan daitezke, hala nola kamisetak, katiluak, giltzatakoak, postalak eta tokiko produktu gastronomikoak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Souvenir Aldatu lotura Wikidatan