Sowetoko altxaldia
Wikipedia(e)tik
Sowetoko altxaldia Hegoafrikan 1976ko ekainaren 16an hasitako istilu larriak izendatzeko erabiltzen den terminoa da, ingelesez 'Soweto uprising'.
Eskolako hizkuntza afrikaansa -beltz askoren irudiz "zapaltzailearen hizkuntza"- izendatu nahi zuen Apartheidaren gobernuak. Lehertzear zen egoera baten azken probokaziotzat jo zuten ikasleek eta Soweton protestak antolatu zituzten. 200 ikasle hil zituen poliziak tiroz. Istiluak herrialde osora zabaldu ziren eta ikasle askok erbestera alde egitea erabaki zuten.
Behin erbestean, askok ANCren erakunde armatua zen Umkhonto we Sizwen sartzeko hautua egin zuten, borroka armatua beste biderik ez zela sinestuta.
Egun, Soweton gertaera haiek gogoratzeko museoa dago.
Kanpo loturak[aldatu]
- "S. Africa marking Soweto uprising" - BBCko albistea
- Antoinette Sithole (Pieterson) Sowetoko altxaldian grabatutako audioa
- 1976ko ekainaren 16an gertatuako informazio ugari
- Youth Struggle: 1976ko ikasleen erreboltak Hegoafrikako historia dokumentatzen duen webgunean
- Helena Pohlandt-McCormick. "I Saw a Nightmare..." Doing Violence to Memory: The Soweto Uprising, June 16, 1976 'Columbia University Press, 2005' liburua
- Hegoafrikako historia garaikidearen kronologia Argia.com-en
- Soweton bueltaka artikulua Argia.com-en