Boer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Boerrak Boer Gerretan zehar beren behatokitik zelatan.

Boer (nederlanderaz "baserritar" esan nahi du, euskarazko ahoskeraz "Buur") Hego Afrikako afrikaans baserritarrak ziren. 1652. urtetik aurrera Herbeheretako Ekialdeko Indietako Konpainiarekin batera etorritako herbeherear, hugonote, frisiar eta flandriarren ondorengoak ziren.

XVIII. mendean britainiarren presioarengadik ihes egiteko asmoz Lurmutur Hiriko Kolonia laga eta Afrikan barneratu ondoren Orange Estatu Askea eta Transvaal estatuak sortu zituzten.

Azkenik 1880 eta 1901 bitartean jazotako Boer Gerretan britainiarren aruka defendatzeko gerrillak antolatu zituzten, hasiera batean hainbat gudu irabazi harren azkenik britainiarren armada profesionala nagusitu zitzaien eta Britainiar Inperioaren barnean sartuarazi zituzten. 1902rako, 26.000 boer hil ziren gaitzak zirela eta, edota kontzentrazio-esparruetan atxilotuta. Guztira 200.000 lagun baino gehiago sartu zituzten kontzentrazio-esparru horietan.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boer Aldatu lotura Wikidatan