Spool

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Spool informatika arloan, buffer, tarteko memorian berezia (disko gogorrean edo memoria hegazkorran), lanak gordetzeko teknika da. Honela gero eragiketak egin ahal dira lan hauekin: lehentasunak jarri, blokeatu, aurreratu, programatu azken batean.

Inprimatze-ilara inprimatze lanak inprimagailuak prozesatu baino lehen gordetzen den lekua da, hau da spool motarik ezagunena da.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inprimatze-ilara batek inprimatze lanak berrordenatzea eta biltegiratzea ahalbidetzen ditu. Honek erabiltzaileei abantaila batzuk ematen dizkie:

  • Inprimagailua lana bukatu arte itxaron gabe berriz hasi lanari
  • Erabiltzaile desberdinentzako inprimagailua konpartitu ahal izatea
  • Inprimatze-lanak birordenatu daitezke. Honela lehentasun handiko lanak ilaran aurrean jarriz
  • Lan handiak biltegiratzen dira eta beranduago inprimatu beste lanak ez oztopatzeko (adb: laneguna bukatu eta gero)

Sare administratzaile edo inprimatze administratzaile baten ikuspuntutik, inprimatze-ilararen ezaugarri garrantzitsuak:

  • Izen adierazgarria izan behar du erabiltzaileek ezagutzeko
  • Inprimatu baino lehen inprimatze lanak non gordeko diren
  • Nortzuk inprima dezaketen eta ze motatako atzipena. Atzipen mota bi daude: inprimaketa eta kudeaketa. Kudeaketa ahalmen duen erabiltzaileak beste erabiltzaileen lanak aldatu ahal ditu.

Ikus,Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]