Step Back to Glory

Wikipedia, Entziklopedia askea
Step Back to Glory
Jatorria
Argitaratze-data2013
Izenburua志氣
Jatorrizko hizkuntzaStandard Taiwanese Mandarin (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaTaiwan
Banatze bideatheatrical release (en) Itzuli eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaKirol-zinema
Grabazio lekua(k)Taipei
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Po-jui Chang
Hsun-Wei David Chang

Antzezlea(k)
Kuo Shu-yao (en) Itzuli
[[Kategoria:Kuo Shu-yao (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

IMDB: tt3145558 Allmovie: v578240
Facebook: AspirationOfTOW Netlix: 80187166Edit the value on Wikidata

Step Back to Glory Taiwango 2013. urteko film bat da (txinera sinplifikatuan: 志氣; anbizioa euskaraz) sokatira gaitzat duena. Euskal Herriko emakumezkoen selekzio nazional bat agertzen da filmeko fikzioan, ustezko munduko txapelketan parte hartzen. Bi orduko filma da, eta mandarin-txineraz dago grabatua. Taiwanen areto komertzialetan estreinatu zen. Nazioartean ere banatu zen ingelesezko Step Back to Glory izenburuarekin, euskaraz, "urrats bat atzera loria lortzeko", sokatirako jokaldi bati erreferentzia egiten diona. Euskal Herrian ez zen banatu baina euskarazko azpidatziak daude filmerako[1][2].

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taiwango institutu bateko sokatira taldeak amets bat du, nazioartean jokatu, Munduko Txapelketara joan. Eta iritsiko dira, bai, nazioartean jokatzera non... Euskal Herriaren aurka lehiatuko diren. Ikurrinarekin lehiatzen ikusten da euskal taldea eszena horietan.

Euskal taldearen agerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako Badaiotz sokatira taldeko neskak Taiwanen izan ziren filmeko eszena batzuetan parte hartzeko, eta eurak dira ikurrinarekin lehiatzen direnak filmean. Astebetez, hautatutako kirolariz eta teknikariz osatutako 20 bat laguneko taldea Euskal Herritik Taiwanera joan zen, gastu guztiak ordainduta. 2012ko udazkenean izan zen bidaia hura, eta Taiwango Kultura Ministerioa izan zen gastuen arduraduna[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elkarlanean. «Step Back to Glory» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  2. Aranzabal, Joxe. (2013-06-28). «Step Back to Glory, euskaraz» Faroa (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  3. «Sokatiralari euskaldunak, txinerazko film batean protagonista» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]