Steve McQueen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Steve Mcqueen
Steve Mcqueen
Steve McQueen aktorearen irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Terrence Steven McQueen
Ezizena The King of Cool
Jaio 1930eko martxoaren 24
Ameriketako Estatu Batuak Beech Grove, Indiana (Estatu Batuak)
Hil 1980ko azaroaren 7
(50 urte)
Mexiko Ciudad Juarez, Chihuahua (Mexiko)
Lan nabarmenenak The Magnificent Seven
The Great Escape
Bullitt
The Thomas Crown Affair
The Getaway
Papillon
Webgunea www.stevemcqueen.com
IMDB IMDBko fitxa

Terrence Steven McQueen (Beech Grove, 1930eko martxoaren 24 - Ciudad Juarez, 1980ko azaroaren 7) Estatu Batuetako aktorea zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore izan baino lehen egurgile, marine, kamarero eta zamaketari aritu zen McQueen (1930-1980). Marcado por el odio (1956) filmarekin egin zuen debuta zinemaren munduan eta ospe handia lortu zuen Wanted: dead or alive telesailarekin.

Terrence Steve McQueen 1930. urteko martxoaren 24an jaio zen Slaterren (Missouri, AEB). Aitak abandonaturik utzi zuen eta amarekin Kaliforniara joan zen. Umetan oso bihurria zen eta barnetegi batera eraman zuten, baina alde egitea lortu zuen. Nerabezaroan lan desberdinak burutu zituen McQueenek; besteak beste, egurgile eta itsasgizon aritu zen. 17 urterekin ejertzitora sartu zen, Marinan izena eman zuelarik.

20 urte zituenean marine izatea gustuko ez zuela konturatu zen eta, beste lan batzuen artean, kamarero eta zamaketari aritu zen. Hala ere, lan guztiak utzi zituen interpretazioari ekin zionean; Neighborhood Playhouse New Yorkeko eskolan sartu zen aktorea. 22 urterekin eman zuen izena bertan eta 25ekin Broadwayn egin zuen debuta Hatful of rain antzezlanarekin. Gainera, Actors Studio Lee Strasbergen eskolan ere ikasi zuen McQueenek.

1956. urtean zinemaren munduan Robert Wiseren aktoreak Somebody Up There Likes Me (1956) filmean debuta egin zuen. Gainera, McQueenek filma horretan Paul Newmanekin lan egin zuen. Paper laburra egin zuen aktoreak lan horretan, baina bere hurrengo filmean, The Blob (1958), protagonistarena egin zuen. Urte horretan, gainera, Wanted: dead or alive telesailean hartu zuen parte eta 1961 arte egon zen pantailan, arrakasta handia lortu zuelarik.

50eko hamarkadan zenbait pelikuletan lan egin ondoren, The Magnificent Seven (1960) filmarekin egin zen benetan famatu aktorea. Los siete samurais Akira Kurosawa idazlearen liburuan oinarritu zen John Sturges zuzendaria pelikula hori egiteko. Hiru urte lehenago Neile Adams (Aqui, un amigo) aktorearekin ezkondu zen .

60ko hamarkadan zinemazaleen aktore gustukoena zen Steve McQueen. The Great Escape (1963), Love with the Proper Stranger (1963), The Cincinnati Kid (1965), Nevada Smith (1966), The Sand Pebbles (1966), Bullitt (1969), The Thomas Crown Affair (1968) eta Los rateros (1969) filmetan hartu zuen parte, besteak beste Missourikoak. Gainera, El Yang-Tse en llamas pelikulan egindako lanagatik Oscar sarirako izendatu zuten.

1972. urtean Mcqueen eta Adams banandu egin ziren aktore ospetsuak Ali McGrawrekin harremana izan baitzuen The Getaway (1972) pelikulan. 1973an elkarrekin ezkondu ziren, baina bikoteak bost urte baino ez zuen iraun.

70eko hamarkadan film gutxiago egin zituen aktoreak eta aisialdiaz gozatzeko parada izan zuen. Garai horretako lan ezagunenak Le Mans (1971), The Getaway (1972), Junnior Bonner (1972) eta Papillon (1973) izan ziren. The Towering Inferno (1974) filman ere egin zuen lan.

1978ean Ali McGrawrengandik banandu ondoren, zinema alde batera uztea erabaki zuen. Steve McQueen Barbara Minty modeloarekin ezkondu zen 1980an. Zoritxarrez gutxi iraun zien pozak: McQueen urte horretako azaroaren 7an hil zen Juarezen (Mexiko) biriketako minbizi baten eraginez. 50 urte zituen aktoreak.

Filmagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959an Virginia Gregg eta Steve McQueen.
1960ean Steve McQueen eta Neile Adams.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steve McQueen Aldatu lotura Wikidatan