Birikako minbizi

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Minbizia duen erretzailearen birika (alde zuria)
Minbizia duen erretzailearen birika (alde zuria)

Birikako minbizia organo haren gaixotasuna da, bertako zelulen hazkundea kontrolik gabe gertatzen denean agertutakoa.

Mundu mailan, urtero 1.3 milioi hildako eragiten du (OMEren 2006ko datuen arabera). EAEn, 1995etik 2003 arte 7.861 kasu antzeman zituzten, hirugarren minbizi motarik ohikoena izanda guztira, lehenengoa gizonezkoen artean (7.112 kasu) eta hamargarrena emakumezkoengan (976 kasu).

Eduki-taula

[aldatu] Eragileak

Tabakismoa da eragilerik nagusia.

[aldatu] Sintomak

Mina bularraldean, ezohiko eztula, hemoptisia eta sintoma orokorrak eduki ditzakete pazienteek: pisua galtzea, jangura urritzea eta astenia.

[aldatu] Diagnostikoa

Anamnesiaren ondoren, erradiografia eta karkaxaren azterketa dira lehenengo proba osagarriak normalean. Ostean, OTAk ematen du diagnostiko zehatzago eta zabalagoa.

Tumore guztiekin bezala, biopsia lortzea azkeneko urratsa da. Hau askotan bronkoskopiaren bidez egiten da.

[aldatu] Motak

  • Zelula txikietako kartzinoma, mikrozitikoa edo oat-cell.
  • Zelula ez txikietako kartzinoma:
    • Adenokartzinoma.
    • Zelula handietako kartzinoma.
    • Kartzinoma epidermoide edo ezkataduna.

[aldatu] Estadioak

[aldatu] Tratamendua

Kirurgia planteatu daiteke zelula ez txikietako kartzinomaren kasuetan. Kimioterapia eta erradioterapia beste aukerak dira.

Tresna pertsonalak