Shichinin no samurai
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | 七人の侍 | |
| Urtea | 1954 | |
| Estreinaldia | 1954ko apirilaren 26a | |
| Generoa | Drama | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 207 min. | |
| Aurrekontua | 500.000 $ | |
| Banatzailea | Japonia: Toho AEB: Columbia Pictures |
|
| Zuzendaria | ||
| Akira Kurosawa | ||
| Ekoizleak | ||
| Sojiro Motoki | ||
| Gidoilariak | ||
| Akira Kurosawa Shinobu Hashimoto Hideo Oguni |
||
| Aktoreak | ||
| Takashi Shimura Toshirō Mifune |
||
| Musikagileak | ||
| Fumio Hayasaka | ||
| Argazkilariak | ||
| Asakazu Nakai | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| japoniera | ||
Shichinin no Samurai (七人の侍, euskaraz "Zazpi samurai") 1954ko Akira Kurosawaren filma da, milizien izen ona hobetzeko helburuarekin egin zuen filma. Filmak Veneziako zinemaldian Urrezko Lehoi bat irabazi zuen. Film honetan oinarriturik, 1960an The Magnificent Seven filma egin zuten.
Laburpena [aldatu]
Samurai talde batek nekazari herrixka bat urtero bisitatzen du haien aberastasunak kentzeko. Nekazariek gosea eta txirotasuna gehiago ezin jasanik Ronin (jaunik gabeko samurai) talde bat janari truke alokatzen saiatuko dira. Lanaren arriskua eta sari eskasa dela eta, asko kostatuko zaie haientzat lan egin nahi duen inor aurkitzea. Azkenean zazpi gizon elkartzea lortuko dute. Zazpi hauek herria etsaiei aurre egiteko antolatuko dute eta gehienek beren lana burutzeko bizitza emango dute. Azkenean irabazle bakarrak nekazariak izango dira.
Pertsonaia nagusiak [aldatu]
- Toshirō Mifune (Kikuchiyo) samuraia izan nahi duen nekazaria.
- Takashi Shimura (Kanbei) zazpi samuraien burua.
- Daisuke Kato (Shichiroji)
- Ko Kimura (Katsushiro)samurai ikaslea.
- Minuro Chiaki (Heihachi)
- Seiji Miyaguchi (Kyuzu) ezpatadari trebea
- Yoshio Inaba (Gorobei)
Ezaugarri berezia [aldatu]
Slow motiona erabili zuen lehen filma da.