Stora Hammarseko harriak

Koordenatuak: 57°44′N 18°50′E / 57.733°N 18.833°E / 57.733; 18.833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Stora Hammars I harria.

Stora Hammarseko harriak VIII-IX. mendeen arteko Bikingoen Aroko lau zutarri dira, Suediako Gotlandeko konderrian kokatutako Lärbro udalerriko Stora Hammars kokalekuan dago. Lau zutarriz osatutako multzoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau harriek itxura falo itxura dute eta eskandinaviar mitologia eta ohiturei buruzko irudiak erakusten ditu. I eta II harrietako irudiak nahiko kaltetuak daude.

Gaur egun, ez daude heuren jatorrizko kokalekuan, Fårösund udalerriko Bunge museoan baizik (Bungemuseet)[1].

Stora Hammars I[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harriak hondo mitologikoa, erlijiotsua eta gerlaria duten lau mailez osatua dago, Valknut bat aldarean dagoen giza sakrifizioa eta gerlari armadunak daramatzen ontzi bat ere agertzen direlarik. Hildren kondairaren irudikapenatzat jo ohi izan da. Harriaren amaieran zuhaitz batetik zintzilik eta Valknut bat hurbil duen gerlari baten irudia agertzen da, Odin jainkoaren gurtze ikurtzat hartua da, eskandinaviar paganismoan giza sakrifizioak bazeudela baieztatuz.[2]

Odin jainkoa bere arrano itxuraz (bizardun arranoa) agertzen duen Stora Hammars III harria, arranoak olerkigintzaren pattarra eta Suttung eusten ari da.

Stora Hammars III[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stora Hammars III harriak lau maila dauzka, baxuenak gerlariak dituen ontziak erakusten ditu. Mailetako batean Skáldskaparmál Edda prosaikoko 2. kapituluko 6. ataleran deskribatutakoaren arabera Odin jainkoa arrano itxuraz eta olerkigintzaren pattarra eutsiz agertzen da.[3][4]. Beste maila batean zaldizkoa eta hura agurtzen duen emakumea agertzen dira, azken honek jasotako mantal luzea edota azpiko gona eta jantzi gainekoa daramatza,[5] Valkiriatzat jo ohi izan da.[6].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sune Lindquist, Gotlands Bildsteine I-II (Stockholm 1941-1942).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


57°44′N 18°50′E / 57.733°N 18.833°E / 57.733; 18.833