Stratego

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alemaniako Essen hiriko Stratego Jaialdia.

Stratego bi jokalariek 10x10 laukidun taula batean jokatzen duten estrategiazko taula-joko bat da. Jokalari bakoitzak 40 pieza kontrolatzen ditu, horietako bakoitzak gudaroste bateko maila ezberdinetako soldaduak irudikatzen ditu. Jokoaren helburua arerioaren bandera topatu eta atzematea da, edota bestelakoan etsaiaren ahalik eta pieza gehien atzematea.

Jokalariek ezin ditzazkete arerioaren piezen mailak ikusi, hortaz desinformazioa eta aurkikuntza joko honetako atal garrantzitsuak dira, jokalariek inguruaren ezapen partziala dutelarik, aldiz, xakea bezalako beste estrategiazko taula-jokoetan ezagupen hori beti erabatekoa da.

Piezen mailak handitik txikira honakoak dira: mariskala (10), jenerala (9), kolonela (8), komandatea (7), kapitaina (6), tenientea (5), sarjentua (4), minalaria (3), esploratzailea (2), espioia (1), bonba (B) eta bandera (F).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stratego Aldatu lotura Wikidatan