Essen
|
Essen |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Essen | ||
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Düsseldorf |
||
| Koordenatuak | 51°27′3″N 7°0′47″E / 51.45083°N 7.01306°EKoordenatuak: 51°27′3″N 7°0′47″E / 51.45083°N 7.01306°E | ||
| Eremua | 210,32 km2 | ||
| Posta kodea | 45001-45359 |
||
| Biztanleria | 574.635 bizt. | ||
| Dentsitatea | 2.732,19 bizt./km² | ||
| Matrikula | E | ||
| http://www.essen.de | |||
Essen Alemaniako mendebaldean dagoen hiria da, Ruhr ibaiaren Berne adarraren ertzean dagoena. Bere 574.635 biztanleekin Ipar Renania-Westfaliako estatuaren hiri nagusietakoa da, eta herrialde osoko hiri jendetsuenetatik zortzigarrena. Dortmund hiriarekin batera osatzen duen metropoli gunea, berriz, Europar Batasuneko handienetatik hirugarrena da, Parisen eta Londresen ostean. 2010ean Europako kultura-hiriburu izendatu zuten Hungariako Pécs eta Turkiako Istanbulekin batera.
Eduki-taula |
Etimologia[aldatu]
Alemanezko essen ("jan") hitzetik datorrela dirudien arren, hiriaren izenik zaharrena Astnide da, "lizarra" esan nahi du.
Historia[aldatu]
Antzinatik populaturiko eremua izan da, izan ere K.a. 280.000 urteko aztarnak ere aurkitu dira Vogelheimer Klinge ibarrean. Ondoren zeltak eta antzinako germaniarrak ere izan ziren bertan. K.o. lehenengo urteetakoa da Alteburg gaztelua eta VII. mendekoa Herrenburg gaztelua.
Essen bera 845. urtean sortu zen emakumeentzat monasterioa eraikitzean. Monasterio hau X. mendeko garrantzitsuenetakoa izan zen. Monasterioaren inguruan sorturiko hiriak protestantismoa hartu zuen 1563an. 1624an, Hogeita Hamar Urteko Gerra aprobetxatuz, monasterioko burua zen Maria abade-printzesak hiria birkatolizatu nahi izan zuen, baina hiriko tropek 1628an monasteriokoak gainditu eta Mariak ihes egin behar izan zuen Koloniara.
Otondarren dinastiaren gainbeherak, ordea, Essenen garrantzia gutxitu egin zuen eta landa eremua bihurtu zen, harik eta XIX mendean ikatz meategiek herriaren eta Ruhr osoaren garapen ekonomiko itzela ekarri zuten arte. 1811n abiatu zen Krupp familiaren armagintza industriak Europako meategi hiri handiena bihurtu zuen Essen.
Bigarren Mundu Gerran oso kaltetu zen, hiriaren hiru laurdenak suntsitu baitziren, batez ere 1943ko aliatuen bonbaketetan. 1945ean britainiarrek eta estatubatuarrek okupatu zuten hiria. Britainiarren Okupazio eremuan gelditu zen Essen, Mendebaldeko Alemania eratu zen arte. Apezpikutegi katolikoa da 1958. urteaz geroztik.
Klima[aldatu]
| Datu klimatikoak (Essen) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4.5 | 5.5 | 9.1 | 12.7 | 17.6 | 19.9 | 22.2 | 22.3 | 18.3 | 13.7 | 8.2 | 5.6 | 13.3 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.4 | 2.9 | 6.0 | 8.9 | 13.4 | 15.8 | 18.0 | 18.0 | 14.7 | 10.7 | 5.9 | 3.6 | 10.0 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.2 | 0.3 | 2.9 | 5.0 | 9.1 | 11.6 | 13.7 | 13.7 | 11.1 | 7.6 | 3.6 | 1.6 | 6.7 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 84.5 | 58.1 | 78.2 | 61.0 | 72.2 | 92.8 | 81.2 | 78.8 | 78.0 | 75.1 | 81.1 | 93.1 | 934.1 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.1 | 10.5 | 13.6 | 11.1 | 11.1 | 12.0 | 10.4 | 9.9 | 11.2 | 10.9 | 13.6 | 14.1 | 142.5 |
| Eguzki orduak | 43.4 | 78.3 | 102.3 | 147.0 | 192.2 | 183.0 | 186.0 | 182.9 | 135.0 | 111.6 | 57.0 | 40.3 | 1459 |
| Iturria: [1] | |||||||||||||
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Essengo katedrala (Essen Minster): Garai bateko Essengo monasterioko eliza da XI. eta XII. mendeetan estilo gotikoan eraberritua. Ondare oparoa dauka (X-XI. mendeetako urre eta zilarrezko gauzakiak).
- Zollverein ikatz-meategiaren industriagunea: UNESCOk 2001ean Gizateriaren Ondare izendaturikoa.
- Villa Hügel: Alfred Krupp aberatsak beretzat 1873an eraikitako egoitza.259 gela ditu eta 8.100 m²-ko azalera.28hektareatako parkeak inguratzen du.
- Kettwig eta Werden auzoak.
Ekonomia[aldatu]
Industria- eta administraziogune garrantzitsua da: metalurgia astuna (Krupp industriaen sorterri eta egoitza hiri nagusia), kimika industria eta beiragintza dira bertako ekonomia jarduera tradizionalak. 1960ko hamarkadatik aurrera, ordea, beste industria molde bat hazi zen Essenen, industria elektrikoa eta elektronikoa.
Kirolak[aldatu]
Rot-Weiss Essen futbol taldeak 1955eko Alemaniako liga txapelketa eta 1953ko Kopa irabazi zituen. 1959an hiriko beste taldea Schwarz-Weiss Essen nagusitu zen Kopan.
80ko hamarkadan eskubaloia nagusitu zitzaion futbolari, izan ere TUSEM Essen taldea Alemaniako garrantzitsuenetakoa bihurtu baitzen, 3 liga, 3 kopa eta Europako Errekopa bat ere irabazi baitzuen. 2005ean EHF Kopan ere txapelduna izan zen.
Hiritarrak[aldatu]
- Hans Namuth (1915-1990), argazkilaria eta zinema zuzendaria.
- Ludger Mees (1955-), historialaria eta EHUko errektorea.
Hiri senidetuak[aldatu]
Essen ondorengo hiriekin senidetuta dago:[2]
Sunderland (Erresuma Batua)[2]
Tampere (Finlandia)[2]
Grenoble (Frantzia)[2][3]
Nizhny Novgorod (Errusia)[2]
Tel Aviv (Israel)[2]
Iruditegia[aldatu]
-
ThyssenKrupp multinazionalaren egoitza.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ http://www.worldweather.org/016/c01345.htm World Meteorological Organization
- ↑ a b c d e f Ruhr Barrutiko hiri senidetuen zerrenda, Twins2010.com, http://www.twins2010.com/fileadmin/user_upload/pic/Dokumente/List_of_Twin_Towns_01.pdf?PHPSESSID=2edd34819db21e450d3bb625549ce4fd. Noiz kontsultatua: 28 Urria 2009
- ↑ Jérôme Steffenino, Marguerite Masson, Ville de Grenoble – Lankidetza eta hiri senidetuak, Grenoble.fr, http://www.grenoble.fr/jsp/site/Portal.jsp?page_id=92. Noiz kontsultatua: 29 Urria 2009
Kanpo loturak[aldatu]
- (Alemanez) Essen hiriaren webgune ofiziala
| Ipar Renania-Westfalia estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
|
||
| Europako kultura-hiriburuak | ||
|---|---|---|
|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław |
||