Streisand efektu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
California Coastal Records Project photo of coastline including Streisand Estate (2002).

Streisand efektua interneteko fenomeno bat da, non zentsura saiakera bat edo informazio bat ezkutatu nahi izateak zentsoreak nahi zuenaren kontrako efektua ekartzen duen, zeren zentsuratu nahi zen informazioa espero zitekeen baino ozenago hedatzen da interneteko hedabideetan zehar.

Zentsura argazki, artxibo edo webgune batzuk argitaratzearen kontra izan daitezke. Zentsoreak edozein mehatxu erabil dezake argitalpena saihesteko. Baina Streisand efektuari esker, ezabatu nahi den irudi edo informazioak espero zitekeen baino oihartzun handiagoa izango du. Interneteko komunitateko hainbat pertsonek zentsuraren kontra gogor joko dute eta bai L blogetan, bai interneteko hedabideetan edo P2P sistemen bidez zentsuratu nahi zena ozen eta zabal hedatzen da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an, Barbra Streisand AEBetako abeslariak, Kenneth Adelman argazkilariaren kontrako salaketa jarri zuen eta pictopia.com webgunearen kontrako salaketa. 50 000 000 $ eskatu zizkien bere hondartza ondoko egoitzaren airetik hartutako argazkia argitaratzeagatik. Abeslariak ez zuen nahi bere egoitza agertzea Kaliforniako hondartzen eta kosta aldeko argazki bilduman. Argazkilariak adierazi zuen argazki horiekin kosta aldean egiten ari ziren gehiegikeriak salatu nahi zituela.

Handik gutxira ikusi zen kontuak sortutako polemikak ezabatu nahi ziren argazkiak asko hedatzeko balio izan zuela.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Streisand efektua hainbat polemikaren ondorioz gertatu da:

  • 2007ko uztailaren 20an, Espainiako Audientzia Nazionaleko Juan del Olmo epaileak El Jueves aldizkariaren 1.573 zenbakia bahitzea agindu zuen Espainiako Errege-Etxearen kontrako balizko irain delituarengatik. Bahiketa horrek aldizkariaren ale hura inoiz baino azkarrago saltzea ekarri zuen eta debekatu nahi zen lehen orrialdeko irudiak, non Errege-Etxeko oinordekoak (Felipe printzea eta Letizia printzesa) marrazturik dauden sexu-tratuak izaten, munduari itzulia eman zion.
  • 2005ko irailean, Danimarkako Jyllands-Posten egunkariak islamdarren profeta nagusiaren karikaturak argitaratu zituen. Irudi horiek polemika sortu zuten eta egunkariaren kontrako mehatxuak etorri ziren atzetik. Polemika horiek guztiek sekulako publizitatea ekarri zieten karikaturei eta mundu osoan zehar barreiatu ziren.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Streisand efektu Aldatu lotura Wikidatan