Stuart Davis
Wikipedia(e)tik
Stuart Davis Estatu Batuetako margolaria eta marrazkigilea izan zen (Filadelfia, 1894 - New York, 1964). Ameriketako arte abstraktuaren aitzindaritzat hartua da. Koadroetan elementu figuratiboak ageri baditu ere, Estatu Batuetako pintore ez figuratiboen belaunaldi zaharraren eta berriaren arteko zubi izan zen. Bere obra gehienak New Yorkeko Arte Modernoko Museoan daude ikusgai.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.