Su greko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Su grekoaren erabilera, bizantziar idatzi baten arabera

Su grekoa delako Bizantziar Inperioak erabiltzen zuen itsas arma bat zen, 673 urtearen inguruan kristau errefuxiatu siriar batek, Kaliniziok, asmatua. Kaliniziok su grekoaren sekretua Alexandriako kimikoen eskutik jaso zuela uste da. Suzko jario indartsu bat jaurtikitzen zuen, eta nahiz eta itsasoan nahiz lurrean erabili zitekeen, itsasoan erabili zen batik bat.

Su grekoari esker, Inperioaren itsas armadak arabiarren itsas eraso handi bat saihestea lortu zuen, Islama Europan zehar zabaltzea eragotzi zuena.

Petrolioz, sufrez, karez, erretxinaz, koipez eta gatzez osatutako likido sukoi likatsu bat jaurtitzen zen tutu luze batzuetatik, ura ukitzen zuenean su hartzen zuena.

Arma hau sekretua zen Erdi Aroan, bizantziar itsas armadari Mediterraneoko jabea izatea ahalbidetu baitzion, horregatik ez dakigu bere osaera zehatza.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Su greko Aldatu lotura Wikidatan