Kalinizio Heliopoliskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalinizio Heliopoliskoa
Su grekoaren erabilera.
Bizitza
JaiotzaBaalbek, VII. mendea
Herrialdea Bizantziar Inperioa
BizilekuaKonstantinopla
HeriotzaVII. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, alkimista eta militarra
Lan nabarmenak

Kalinizio Heliopoliskoa (antzinako grezieraz: Καλλίνικος; Heliopolis, Siria, K.o. VII. mendea) bizantziar arkitekto eta ingeniaria izan zen. Berak asmatu zuen su grekoa, guduan hodi batzuen bidez etsaiaren ontzietara edo gudarien artera jaurtitzen zen isurkari guztiz sukoia, itzaltzen ia ezinezkoa zena. Su grekoa zerez zegoen osatua inork ez zekien, Bizantzioko enperadoreak eta Kalinizioren familiak izan ezik, eta familia horrek zuen isurkaria prestatzeko ardura. Gaur egun oraindik ez da asmatu su grekoa zerez zen osatua, baina naftaz, sufrez, eta beste zenbait osagaiz egina zela uste da. Zizikoko guduan (673) erabili zen lehenengo aldiz, eta horri esker menderatu zituzten gudu horretan bizantziarrek musulmanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]