Suomussalmi gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Suomussalmi bataila
(Neguko Gerra)

Frontea Ekialdeko Frontea
Siilasvuo agintari finlandiarra aginduak ematen.
Borrokalariak
Flag of Finland (bordered).svg
Finlandia
Flag of the Soviet Union (1923-1955).svg
SESB
Indarrak
10.000 gizon 50.000 gizon
Biktimak
800 hildako 27.523 hildako
2.139 bahitu
Ondorioa
Finlandiarren izugarrizko garaipena. SESB irrigarri gelditu zen.
Raate road.jpg

Suomussalmiko guduan finlandiar eta sobietarrak elkarren aurka borrokatu zuten 1939ko abenduaren 7tik 1940ko urtarrilaren 8 arte.

Finlandiar garaipen garrantzitsua izan zen, armada gorriaren boterea kontuan izanik, eta gaur egun Neguko Gerran Finlandiaren garaipenaren sinbolo bezala ezaguna da.

Bataila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abenduan, soldadu sobietarrak Oulura iristen hasi ziren. Suomussalmi herria menperatu zuten eta Oulurantz jo zutenean, finlandiar armadarekin aurkitu ziren. Bi laku izozturen arteko baso bat ari ziren zeharkatzen, eta tanke astunekin zenbiltzatenez, ezin izan zuten atzera jo finlandiar soldaduak aurkitu zituztenean. Izugarrizko garaipena izan zen. Finlandiar soldaduak, lurraldea oso ondo ezagutzen zutenez, ez zuten arazorik izan bere unifome txuriekin sobietar armada eraso eta aldi berean ikusezin izateko. 2.139 gizon bahitzea lortu zuten finlandiarrek, eta 27.523 sobietar (batez ere ukraniarrak) hil suertatu ziren. Finlandiarrak, kamioi, zaldi, munizio, arma, komunikaziorako-material eta 43 tanke eskuratu zituzten eta armada gorriak emandako atzerakada baliatuz, Suomussalmi herriaren boterea lortu zuten berriro.

Batailatik 2 ofizial bizirik irtetea lortu zuten. Kanpamendura iristean exekutatuak izan ziren, berain bizitzarekin SESB ez defenditzeagatik.

Bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada gorriaren izugarrizko porrota. Finlandia, bitan zatitzea zuten helburu, Oulun hasten zen ardatza jarraituz, baina ez ziren ezta hirira iristera ailegatu. Irrigarri gelditu ziren.