Supernatural (telesaila)
Supernatural The CW Network katearen telesail estatubatuarra da —bere hastapenetan WB Television Network kateak botatzen zuen, 2005ko irailaren 15an estreinatu zelarik.
Supernatural telesailak Sam eta Dean Winchester anaien balentriak deskribatzen ditu, bi hauek Jared Padalecki eta Jensen Ackles aktoreek antzezten dituzte, beren 1967 modeloko Chevrolet Impala beltzean Estatu Batuetako hainbat leku bisitatzen dituztelarik. Gertakari paranormal eta azalpen gabeei aurre eginez eta ikertuz, hauetako asko kultura estatubatuarraren hiri kondairetan oinarritzen direlarik, naturaz gaindiko izaki klasikoa, horien artean banpiro, otsogizon eta mamuak.
Telesailaren sortzailea den Eric Kripkeren arabera, Supernatural telesaila The Sandman (egilea Neil Gaiman), American Gods, An American Werewolf in London eta The Hero with a Thousand Facesen oinarrituta dago.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Istorioa 22 urte lehenago hasi zen, gau batean, Mary Winchester hil eta bere etxean erre zutenean. Horren ondorioz, John Winchester senarra bidaia amaigabe batean sartu zen erantzun bila. Gertakaritik 22 urtera, Sam Winchester bere neska-lagun Jessicarekin bizi da Stanforden, Kalifornian, eta egun batean, bere anaia zaharrenak, Dean Winchesterrek, bisitatu eta bere aita «ehiza-bidaia» batean dagoela azaltzen dio, eta duela egun batzuk ez dakigu ezer berari buruz. Biak aitaren bila doaz, eta bidean heriotza esplikaezinen hainbat kasu aurkitzen dira; beraz, herri batzuetan gelditzen dira pertsonak salbatzeko eta wendigo, mamu eta beste izaki batzuei aurre egiteko.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jared Padalecki: Samuel "Sam" Winchester
- Jensen Ackles: Dean Winchester
- Katie Cassidy: Ruby
- Lauren Cohan: Bela Talbot
- Misha Collins: Castiel
- Mark Sheppard: Crowley
- Mark Pellegrino: Luzifer / Nick
- Alexander Calvert: Jack Kline / Belphegor
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Jared Padaleckik antzeztutako telesailak
- Jensen Acklesek antzeztutako telesailak
- Misha Collinsek antzeztutako telesailak
- Mark Sheppardek antzeztutako telesailak
- Jeffrey Dean Morganek antzeztutako telesailak
- Genevieve Padaleckik antzeztutako telesailak
- Kurt Fullerrek antzeztutako telesailak
- Jim Beaverrek antzeztutako telesailak
- Mitch Pileggik antzeztutako telesailak
- Samantha Ferrisek antzeztutako telesailak
- Cindy Sampsonek antzeztutako telesailak
- Osric Chauk antzeztutako telesailak
- Katie Cassidyk antzeztutako telesailak
- Lauren Cohanek antzeztutako telesailak
- Mark Pellegrinok antzeztutako telesailak
- Samantha Smithek antzeztutako telesailak
- Timothy Omundsonek antzeztutako telesailak
- Telebista zirriborroak
- Ameriketako Estatu Batuetako telesailak
- Ingelesez egindako telesailak
- Beldurrezko telesailak
- Fantasiazko telesailak
- The CWko telesailak
- Deabrua fikzioan
- Mitologia herri kulturan
- The WBko telesailak
- Banpiroei buruzko telesailak