Surveyor programa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Surveyor diagram.jpg

Surveyor programa Ilargirako espazio-zunda automatikoen hirugarren eta azken programa estatubatuarra izan zen, argazkiak ateratzeko ahalmena, azterketa kimikoak eta lurzoruaren zulatzeko gai zena. 7 misioetan zetzan programa eta horietatik 5 arrakastatsuak izan ziren. 1966ko maiatzaren 31tik 1968ko urtarrilaren 7ra jaurti ziren zundak ilargiratze leunak egiteko posibilitatea frogatu nahian. Behin Ilargian pausatuta base bihurtu zen eta Apollo programara bideratutako datuak jasoko zituen gainazalari buruz.

1961ko martxoaren 1ean lehenengo zundaren deseinua egin zuen Hughes Aircraft Company enpresak eta Ryan Electronics, Santa Barbara Research Center, National Waterlift Corp eta Thiokol Chemical Corporationek fabrikatu zituzten zundak.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programaren helburu nagusia Ilargiaren gainazala leuna zela frogatzea zen. Era berean, Surveyor zundak bidaian zehar zuzenketak egiteko ahalmena erakutsi zuen eta zundek zenbait tresna zeramaten atxikita toki egokiak aurkitzeko Apollo misio tripulatuen ilargiratzerako. Horietako zenbait Surveyor zundek espatula errobotikoak zeramaten Ilargiaren zoruko mekanismoak ikertzeko. Sobietarren Luna 9 misioaren, Surveyor 1 zundak baino lau hilabete lehenago ilargiratu zuenak, eta Surveyor programaren aurretik, Ilargiaren zoruko sakonera ezezaguna zen zientzialarientzat. Oso sakona izatekotan, astronautek ezin izango zuten ilargiratu. Baina Suveyor programak ilargiratzeak posible zirela frogatu zuen. Zundek zoruaren konposizio kimikoa aztertzeko tresneria zeramaten gainean.

Misio hauek koheteen eragileak, gidaketa eta kontrol sistemak, komunikazio sistemak, radar sistemak frogatzeko eta ontzien altitudea eta abiadura egokia zehazteko balio izan zuten. NASAk Surveyor programan estreinakoz frogatu zituen sistema hauek Ilargiako ingurunean erradiazioa eta baldintza termikoak desafiatuz.

Jaurtiketa eta ilargiratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surveyor misio bakoitza tripulatu gabeko ontzi batean zetzan eta Hughes Aircraft Companyk diseinatu eta eraikitzen zituzten ontzi hauek. Jaurtiketarako ibilgailua Atlas-Centaur izan zen.

Misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surveyor 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966ko maiatzaren 30tik

Ekaitzen Ozeanoan ilargiratu zuen 22m/min-ko abiaduran. 1966ko uztailaren 13ra arte 11.150 argazki igarri zituen. 1967ko urtarrilaren 7an, zundak Lurrarekin azkenengo kontaktua eduki zuen. Telebista kamera eta ontziaren egoera aztertzeko 100 sentsore eramaten zituen.

Ilargiaren gainazalak ontzi baten pisua jasaten zuela frogatu zen.

Ilargiratzea: 2,5ºH-43,2ºM.

Surveyor 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966ko iraileko 20tik 23ra - 1.000 k Surveyor 1 zundaren kopia. Egonkortasun ezaren ondorioz Ilargiaren gainazalaren aurka talka egin zuen datu zientifikorik jaso gabe.

Ilargiratzea: 5ºI-25ºM.

Surveyor 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko apirilaren 17tik 20ra- 1.005 kg

Ekaitzen Ozeanoan jaitsiera egin zuen, 198m-ko diametroa eta 15m-ko sakonera zuen krater baten barruan. Draga baten bidez Ilargiko zorua induskatu zuen harri-koskor aurkituz 15cm-ko sakoneran. 6.315 argazki baino gehiago bidali zituen. 1967ko maiatzaren 3an bere seinalea galdu egin zen 2 astetan gaueko tenperatura baxuak jasatearen ondorioz. 1969ko azaroan, Apolo 12 misioak bere arrastoak aurkitu zituen eta zenbait atal Lurrera itzuli zituzten astronautek bere kutsadura aztertzeko.

Ilargiratzea: 2,9ºH-23,3ºM.

Surveyor 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko uztailaren 14tik 17ra - 1.002 kg

Aurreko zunden betebeharrak burutu behar zituen baina Sinus Medii aldean honako honetan. Tamalez, ilargiratzerako 3 minutu falta zirenean bere seinalea galdu egin zen eta talka egin zuen zoruaren kontra.

Ilargiratzea: 0,4ºI-1,3ºM.

Surveyor 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko irailaren 8tik 11ra - 1.065 kg

Lasaitasunaren Itsasoan jaitsiera egin zuen 10m-ko diametroa eta soilik Apolo XI misioarentzat egokitutako puntutik 25km-ra. Zundak Alfa partikulen azterketa kimikoa egin zuen eta Ilargiko basaltoak aurkitu ziren. 19.118 argazki bidali zituen Lurrera eta lehenengo gaua (-150 Â°C) jasan zuen baina datuen kalitateak behera egin zuen.

Surveyor 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko azaroaren 7tik 10ra - 1.008 kg

Sinus Medii inguruan egindako bigarren jaitsiera. Lehenengo jauzia Ilargian: 2,4m-koa hain zuzen ere. Igoerarako lehenengo entsegua. 30.100 argazki igarri zituen eta Alfa partikulak aztertu zituen.

Ilargiratzea: 0,5ºI-1,4ºM.

Surveyor 7[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968ko urtarrilaren 7tik 10ra - 1.491 kg

Tycho kraterrean jaitsierara burutu zuen. Zundak 21.274 argazki bidali zituen. Horrez gain, Lurra eta Jupiter fotografiatu zituen eta zorua induskatu zuen barneko burdinaren konposaketa ikertzeko. Surveyor Esplorazio automatiko estatubatuarraren azken zunda izan zen.

Ilargiratzea: 40,9ºH-11,5ºM.