Apollo programa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Apollo programaren ikurra

Apollo programa NASAk Mercury programaren jarraipena izango zena aurkeztu zuten: Ilargiratze toki bat aurkitu nahi zuten, Ilargia orbitatzeko asmoz. Apollo programa 1960ko uztailaren 11n hasi zen. Ordurako sputnik-arekin piztuta zegoen lehia espazialean murgilduta zeuden Estatu Batuak (hortik NASA sortu izana), baina 1961ean John F. Kennedy presidenteak adierazi zuen hamarkada amaitu baino lehen, gai izango zirela gizakia Ilargira bidaltzen eta Lurrera bizirik bueltatzen. Honek programaren helburuak aldatu zituen, Ilargia orbitatzeaz gain Ilargiratu eta bueltatu beharko baitziren. 1969ko uztailaren 21ean Apollo 11 espaziontzia ilargiratu zen. Neil Armstrong estatubatuarrak, Ilargiko zorua zapaldu zuen lehenengo gizakia izanik. Misio hau aurrera eramateko, 111 m-ko altuera eta 3.000 tona pisatzen zuen hiru faseko Saturn V suziria erabili zuten. Mundu guztian ikusi zen ilargira egindako ibilaldia.

Apollo programa teknologiaren lorpenik nagusienetakoa izan da. Ilargira iritsi baino lehen hamar misio garatu ziren, hauen artean aipagarriena Apollo 1a (sute baten ondorioz tripulazioa hil zen) eta Apollo 8a (gizakiak lehenengoz Ilargia orbitatu zuen). Sei misiok lortu zuten gizakiak Ilargira eramatea. Apollo 11az gain Apollo 12, Apollo 14, Apollo 15, Apollo 16 eta Apollo 17. Apollo 13ak arazoak izan zituen eta Lurrera itzuli behar izan zuen. Apollo 17a izan da Ilargira egindako azken bidaia eta Lurreko orbita baxutik haragoko azken hegaldia.

Programaren berrikuntzetako bat Ilargiaren orbitan beste espaziontzi batekin eginiko topaketa eta elkarketa izan zen. Lunar Orbit Rendezvous (LOR) (Ilargiaren orbitan hitzordua) izena eman zitzaion eta John C. Houbolt NASAko ingeniariari bururatu zitzaion. Elkarketa arriskutsua izan arren suziri berarekin joan-etorria egin beharrean espaziontzi txiki bat Ilargiratzen zen bitartean espaziontzi nagusia Ilargiaren orbitan uzten zen. Ondoren biek bat egin eta itzulera eginez. NASAk pentsatuta zuen NOVA suziri erraldoi eta garestia garatu behar ez izatea suposatu zuen.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kennedyk bere hitzaldiaren zirriborroan Ilargiratzeko data bat finkatu nahi zuen data horretan bertan iristeko. Presidentearen laguntzaileek behin eta berriz esaten zioten data finkatzea ezinezkoa izango zela. Laguntzaileetako bati data finkoaren beharrean hamarkada bukatu baino lehen iritsiko zirela esatea bururatu zitzaion. Presidenteak data horren zergatiaz galdetzean jendeak 1969ko abenduaren 31n hamarkada bukatuko zela usteko zutelako esan zion, hamarkada 1970eko abenduaren 31n bukatuko zen arren. Alde horrekin NASAk urtebeteko epe gehigarria izango zuen presidenteak gezurrik esan ez zezan.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Apollo programa