Mars Exploration Rover

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mars Exploration Rover (MER) misioa, Marte aztertzea helburu duen NASA-ren misio espaziala da. Misio hau aurrera eramateko, NASAk 2 Rover(robot), Spirit eta Opportunity, bidali ditu Martera, lurrazala eta planetaren geologia aztertzeko. Mars Exploration Rover-a NASAk marte aztertzeko duen programaren parte da. Programa honek Martera bi zunda bidaltzea lortu du jadanik, Viking zunda 1976-an eta Mars Pathfinder 1997an.

NASAk Marteren jarri dituen ibilgailuek azterketa mineralogikoak egin dituzte. Arrakasta izanez gero, hurrengo pausoa Martetik laginak ekartzea izan daiteke.


Robot-en eraikuntza, aireratzea eta haien funtzionamendua Marteren lehenengo 90 egunetan zehar, misioa iraun behar zuen denbora, 820 milioi dolar kostatu zuen (680 milioi euro gutxi gorabehera). Baina robotak funtzionamenduan daude oraindik (5 urte iraun dira), eta ondorioz misioaren finantzaketa 2009 arte luzatu da.

Spirit eta opportunity robotak hainbeste informazio garrantzitsuan bildu duten ondorioz, 2 asteroide izendatu dira bi robot hauen ohorean, 37452 Spirit eta 39382 Opportunity.

Eduki-taula

[aldatu] Helburuak

Misioaren helburu nagusia ura duten edo noizbait izan duten arroken eta lurraren bilakuntza eta analisia da. Beste helburu batzuk hauek dira:

  • Azaleko egiturak sortu zituzten indarrek zeintzuk izan ziren deskubritzea, eta indar horiek aurkitzen badituzte, zergatik amaitu ziren arakatzea.
  • Marte hasieran lurra bezala bazen, hau da, epela eta hezea, aztertzea.
  • Marteko geologia ahalik eta gehien aztertzea, arroka eta mineralen banaketa eta konposizioa zehaztea.

[aldatu] Misioan Sortutako Arazoak

2004ko urtarrilaren 21ean, NASA-ren “Deep Space Network” Spirit robotaren seinalea galdu zuen, haien ustez Australiaren gainean zegon ekaitz baten ondorioz. Rover-a daturik gabeko mezu bat bidali zuen 21-ean, eta geroago komunikazio sesio bat galdu zuen Mars Global Surveyor zundarekin, Marteren orbitan zegoena, egun bere horretan. Hurrengo egunean, 22-an, JPl-an erantzun labur bat jaso zen, Roverra arazoak zituela adierazten zuena. 23-an misioaren taldea Rover-a datu gehiago bidaltzea lortu zuten. Roverra ez zituen ikerkuntza gehiago egin 10 egunetan zehar, robotaren Memoria Flashean arazo bat zegoelako. Baina ingeniariak arazoa konpontzea lortu zuten, Roverraren Software-a eguneratuz. Spirit-a bere ikerkuntzak osorik jarraitu zituen otsailaren 5-ean. Hau izan da misio honek izan duen arazorik larriena. 2006-ko Martxoaren 13-an, Spirit-aren gurpil bat funtzionatzeari utzi zion. Spirit-a oraindik funtzionatzen ari da baina gurpil deskonposatua herrestan eramaten.

[aldatu] Spirit eta Opportunity Roverren izendapena

Spirit eta Opportunity roverrak idazlan lehiaketa baten bidez izendatu ziren. Irabazlea Sufi Collis izan zen, 9 urteko ikaslea. Hona hemen idatzi zuen testua ingelesez:

I used to live in an orphanage.

It was dark and cold and lonely.

At night, I looked up at the sparkly sky and felt better.

I dreamed I could fly there.

In America, I can make all my dreams come true.

Thank you for the 'Spirit' and the 'Opportunity.


Hala ere, NASA-k bi Roverrak MER-A (Spirit) eta MER-B (Opportunity) izendatzen ditu.


[aldatu] Kanpo Loturak

Misioaren webgunea

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak