Svalbardeko Munduko Hazien Ganga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Svalbardeko Munduko Hazien Ganga
Herria Longyearbyen
Herrialdea  Norvegia
Koordenatuak 78°14′17″N 15°26′50″E / 78.23806°N 15.44722°E / 78.23806; 15.44722Koordenatuak: 78°14′17″N 15°26′50″E / 78.23806°N 15.44722°E / 78.23806; 15.44722
Garaia 2008
Svalbardeko Munduko Hazien Ganga non dagoen adierazten duen Svalbard-ko/-go/-eko mapa
Svalbardeko Munduko Hazien Ganga

Svalbardeko Munduko Hazien Ganga (ingelesez Svalbard Global Seed Vault) Norvegiako Svalbard uhartean eraiki duten munduko hazi-biltegirik handiena da. Horregatik batzuetan Hazien Arka edo Hazien Bankua izena hartzen du. 2007ko martxoan eraikitzen hasi ziren eta 2008ko otsailaren 26an inauguratu zuten, mundu osoko 100 milioi haziekin. Dena den, biltegiak 2.000 milioi hazientzako lekua du.

Hondamendi natural edo klima aldaketen aurrean haziak iraunarazteko sortua izan da. Hareharrizko mendi izoztu baten barnean kokatuta dago, 125 metroko sakoneran. Baldintza horietan, -18°C eta -20°C artean gorde ahal izango dituzte.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Svalbardeko Munduko Hazien Ganga Aldatu lotura Wikidatan