Klima aldaketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau klimak historian zehar izan dituen aldaketei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Berotze globala».
Vostokeko izotz laginetako tenperatura eta hautsa CO2ko aldaketak, azken 400.000 urteetan

Klima-aldaketa ludian edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuetaz gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke.

Gaur egun, ingurumenari begira, klima-aldaketa oraingo klimako aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, berotze globalaren parte dena. UNFCCCek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote.

Klima-aldaketaren zikloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima-aldaketak Lurreko atmosferaren aldaketak erakusten ditu, baita Lurreko beste lekutako prozesuak ere, adibidez izotz-geruzatan, eta gizakiaren eragina. Klima-aldaketan beste kanpoko eragile, lurraren orbita, eguzki-izpien noranzko aldaketak eta berotegi-efektua.

Lurraren barruko klima eraldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguraldia, atmosferaren eguneroko egoera da eta sistema kaotiko ez-lineala. Beste aldetik, klima – batez besteko lurraren egoera – egonkor samarra da eta iragarri daiteke. Klimaren barruan sartzen dira: batez besteko tenperatura, euri kopurua, egun oskarbiak eta edonon neur daiteken beste aldagai. Hala ere, Lurreko ingurumenean badaude klima eralda dezakeen aldaketak ere.

Glaziazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpeetan aurreratzen ari diren glaziarren ehunekoa, azkeneko 80 urteetan

Glaziarrak, klima-aldaketaren adierazlerik nabariena dira. Klima hoztean handitzen dira (ad: Izotz Aro Txikia) eta klima berotzean, berriz, laburtzen dira. Azkenengo milioi urteetan, klima prozesu garrantzitsuena, gaurko Izotz Aroko glaziar eta glaziararteko zikloak izan dira. Orbita-desbideratzeek edo Milankovitx zikloek eraginda izanagatik ere, beste eragile ere zerikusia izan dute. Adibidez, lurraren barneko indarrak kontinenteetako izotz-plaketan, itsasoaren 130 metroko igoera, Heinrich eta Dansgaard-Oeschger gertaerak eta Younger Dryas Aroa.

Ozeanoetako eraldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkulazio termohalinoa

Epe laburretan, hamarkada batzuk jota, klima-aldaketak atmosfera eta ozeanoen arteko harremanengatik gerta litezke. Klima-aldaketa asko, El niño, Ozeano Bareko Hamar urteko Oszilazioa, Ipar Atlantiko oszilazioa eta Artiko oszilazioaa ozeanoetan beroa era ezberdinetan mantentzearen ondorioa dira. Epe luzeagoetan ozeanoetako prozesuak, esate baterako zirkulazio termohalinoak, beroa hedatzen garrantzi handia daukate, eta klima alda dezakete.

Klimaren memoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaren aldakortasun ezberdinak histeresi eratzat har daitezke. Honek esan nahi du, klimaren ohiko egoera inputak ez ezik outputak ere kontuan hartzen dituela. Adibidez, hamarkada lehor batek urtegiak txiki ditzake, lautadak idortu, eta basamortuak zabaldu. Hauek direla eta, eurite gutxiago izango da hurrengo urteetan. Beraz, klima-aldaketa prozesu auto iraunkorra da, zeren eta ingurugiroko alderdien arabera, erantzun ezberdinak izango baitira.

Klima-aldaketa eragiten duten eragile ez klimatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berotegi-gasak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken 500 milioi urtetako karbono dioxidoen aldaketak

Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Berotegi-gasak ere garrantzitsuak dira Lurraren klima ulertzeko orduan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek eragindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka.

IPCC[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea erakundea 1988an sortu zuten gizakiak klima-aldaketan egindako eraginak aztertzeko.

2007an Bakearen Nobel Saria irabazi zuten Al Gore Estatu Batuetako presidenteorde ohiarekin batera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klima aldaketa Aldatu lotura Wikidatan