Sweet Home Alabama (abestia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sweet Home Alabama
Lynyrd Skynyrd(r)en abestia albumetik
Argitalpena Second Helping
Grabazioa 1974ko abuztua
Musika mota Rock
Hizkuntza Estatu Batuak
Iraupena 4:45
Diskoetxea MCA
Idazlea Ed King, Gary Rossington eta Ronnie Van Zant
kronologia
Don't Ask Me No Questions (1974) "Sweet Home Alabama" Free Bird (berrargitaratzea) (1975)

Sweet Home Alabama (euskaraz Alabama Jaioleku Goxoa) 1974an Lynyrd Skynyrd taldeak Second Helping bere bigarren diskoan argitaratu zuen abestia da. Estatu Batuetan, eta bereziki Hegoaldea eta Alabama estatuan ia ereserkia maila bereganatu zuen.

Abesti honek hauts ugari harrotu eta musikazaleen artean eztabaida piztu ostean, 1974ko estatu batuar musika zerrendetako 8. postuan kokatu zen. Denbora gutxira mundu osoan ospetsu bilakatu zen.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik Neil Young musikari ospetsuak Estatu Batuetako hegoaldeko arrazismoa eta esklabutza salatzeko asmoz Southern Man eta Alabama abestiak sortu eta abestu zituen. Lynyrd Skynyrd hegoaldeko 1970eko hamarkadako talde arrakastatsuenetakoa zenak, abesti horiekin desadostasunean zeuden, betiere arrazismoaren aurka izanik ere Young kanadarraren bi abesti horiek Hegoaldea eta Alabama bera gutxiesten zutelako iritzia baitzuten, Iparraldean zegoen arrazakeria berdinari begiak itxiz, Hegoaldeko musikazale askok uste bera zutelarik. Horregatik erantzun gisa Sweet Home Alabama abestia sortu eta abestu zuten.

Abesti honetako lehenbiziko hitzek honela diote:

« Well I heard mister Young sing about her
Well, I heard ole Neil put her down
Well, I hope Neil Young will remember
A Southern man don't need him around anyhow

Ongi bada, Young jaunari berataz (Alabama) abesten entzun nion
Ongi bada, Neil zaharrak hautsaren pare utzi zuela entzun nuen
Ongi bada, Neil Youngen oroitu dezala espero dut
Hegoaldeko gizon batek ez du bera behar nola jokatu jakiteko."
 »

Garai hartan puri-purian zegoen Watergate eskandaluari ere aipamen bat egiten zaio, bai eta Alabama estatuko Birmighan hiriburuan bizi den gobernadoreari ere, aurreko eskandalu politikoarekin lotzen dutelarik:

« In Birmingham, they love the governor (boo boo boo)
Now we all did what we could do
Now Watergate does not bother me
Does your conscience bother you?
Tell me the truth

"Birminghamen, gobernadore bat maite dute (boo boo boo)
Orain denok ahal genuena egin genuen
Orain Watergateak ez nau gogaitzen
Zure kontzientziak gogaitzen al zaitu?
Esaidazu egia."
 »

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]