Töölö

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Töölö, Helsinkiko Estadio Olinpikoko dorretik ikusia

Töölö (suedieraz Tölö), Finlandiako hiriburu den Helsinkiko Etu-Töölö (suedieraz Främre Tölö) eta Taka-Töölö (suedieraz Bortre Tölö) barrutiak izendatzeko erabiltzen den izen kolektiboa da. Barrutiak, hiriaren erdialdearen ondoan daude, Helsinkiko penintsularen mendebaldeko zatia hartzen dutelarik.

Etu-Töölö, hegoaldeko barruti bat da, eta bertan dago Finlandiako Legebiltzarra. Taka-Töölö iparraldeko barruti bat da, eta Meilahti eta Laakso barrutien ondoan dago. Jende askok kontrakoa uste duen arren, Töölö ez da Helsinkiko barruti bakar baten ere izen ofiziala.

Töölö, 1920 eta 1930 bitartean eraikia izan zen, Helsinkiko biztanleria hedatzen hasi zenean, eta, ondorioz, etxe gehiago eraikitzeko beharra zegoen. Horren aurretik, Töölö, etxalde eta basoz beteta zegoen.

Töölö beti izan da barruti bezala errespetatua, eta apartamenduen prezioak altuak dira, bereziki Etu-Töölön. Parke asko ditu, Töölönlahti handia barne. Töölö, kulturan ere aberatsa da; Finlandiako Opera Nazionala, Finlandiako Museo Nazionala, Animalia Museoa eta galeria txiki ugari ditu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Töölö Aldatu lotura Wikidatan