Tableta (ordenagailua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:37, 26 apirila 2015
Tableta bat.

Gailu elektronikoen esparruan, tableta (ingelesetik: tablet, "bloka" edo "libreta", baina baita "pastilla" ere), unitate berean pantaila, zirkuituak eta bateria integratuta dituen ordenagailu eramangarria da. Tabletak sentsorez horniturik daude, eta besteak beste kamera, mikrofonoa, azelerometroa eta ukimen pantaila dituzte. Ukimen keinuek ordenagailu arrunten sagua eta teklatua ordezten dute. Tabletek botoi fisikoak ere eduki ditzakete oinarrizko zenbait eginbide kontrolatzeko, esaterako bozgorailuen bolumena edo pizteko eta itzaltzeko botoia. Idazteko, gehienetan teklatu birtual bat agertzen da pantailan.

Tabletak, oro har, telefono adimentsuak eta PDAk baino handiagoak dira.

Tableten kontzeptua XX. mendearen erdialdean sortu zen, 1980 eta 1990eko hamarkadetan agertu ziren lehen prototipoak, eta 2010. urtetik aurrera zabaldu ziren herritarren artean.