Txip
Wikipedia(e)tik
Zirkuitu integratu edo txip bat zirkuitu elektroniko miniaturizatu bat da, material erdieroalezko elementu batean egina. Bertan mila edo milioi dispositibo elektroniko daude, batez ere diodoak eta transistoreak, baita elementu pasiboak ere, adibidez erresistentziak. Zirkuitu integratuek ia tresna elektroniko guztietan erabiltzen dira eta izugarrizko iraultza izan da elektronikaren munduan. Txipen ekoizpen merkeak eragin du egungo gizarte modernoko zati banaezin diren ordenagailu, mugikor eta beste tresna digitalak eskuragarri izatea.
Lehenengo txipa, 1958an sortu zuen Jack Kilby ingeniariak. Germaniozko dispositibo bat zen, fase biraketa egiteko osziladore bat osatzen zuena, eta oinarri berean sei transistore zituena.
Motak [aldatu]
- Zirkuitu monolitikoak: Monokristal batez daude eginak, siliziozkoak normalean, baina beste hainbat materialez eginikoak badaude.
- Geruza fineko zirkuitu hibridoak: Zirkuitu monolitikoak bezalakoak dira baina egitura zailagoak ditu.
- Geruza lodiko zirkuitu hibridoak: Transistoreak, diodoak... izan ohi dituzte.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |