Telefono adimentsu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galaxy Nexus telefono adimentsua

Telefono adimentsua (ingelesez, smartphone) telefono mugikor mota bat da, plataforma informatiko batean oinarritutakoa. Honek datu bilketa handiagoak eta ordenagailuen antzeko ekintzak egitea ahalbidetzen du. «adimentsu» adjektiboa ezartzen zaio ordenagailu eramangarri bat ere ordezkatzera hel daitekeelako.

Orokorrean ukipen pantailadun telefonoei telefono adimentsu esaten zaie, baina 2007tik aurrera nagusitu den telefono mota hauen baitan ere beste ezaugarri nagusi bat dago, posta elektronikoarentzako oinarritzat erabil ahal izatea. Telefono adimentsuek bezeroari aplikazio izeneko programak deskargatu eta instalatzea baimentzen diote. Horretarako sistema eragile nagusiek aplikazio dendak sortu dituzte, hala nola Androiden Google Play, iOSen App Store edo Windows Phoneren Windows Phone Store.

Telefono hauen ezaugarri nagusien artean ere daude multiataza funtzioa, WiFi eta 3G sare bidezko internet konexioa, multimedia funtzioa argazki kamera eta mp3 eta bideoak erreproduzitzeko, GPSa eta nabigazio programak, eta PDF eta Microsoft Office motatako dokumentuak irakurri ahal izatea.

Telefono adimentsuen artean hurrengo ekoizleak sortzen dituztenak dira:

Sistema eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Sistema eragile mugikorrak

Smartphonen Sistema eragile nagusiak Googleren Android, Appleren iOS, Nokiaren Symbian (desagertuta), RIMen (BlackBerry) BlackBerry OS eta Microsoftren Windows Phone dira.

2013ko lehenengo hiruhilekoaren datuen arabera, Espainian saltzen ari diren smartphonek hurrengo sistema eragileekin hornituta daude:[1]

Sistema eragileak Espainiar estatuan
Sistema eragilea %
Android 93,5
iOS 3,2
Symbian 1,5
Windows Phone 1,3
Bestelakoak 0,3
BlackBerry 0,2

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telefono adimentsu Aldatu lotura Wikidatan