Talamantesko gaztelua

Koordenatuak: 41°43′54″N 1°40′40″W / 41.731759°N 1.677657°W / 41.731759; -1.677657
Wikipedia, Entziklopedia askea
Talamantesko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia
Aragoiko udalerriaTalamantes
Koordenatuak41°43′54″N 1°40′40″W / 41.731759°N 1.677657°W / 41.731759; -1.677657
Map
Ondarea

Talamantesko gaztelua Zaragozako probintziako Talamantes herrian dagoen Erdi Aroko gaztelua da. XII. mendean eraikia erorkinak gordetzen dira. 2006tik Kultura ondasunaren izendapena du.[1] Silla mendiaren gainean dago eraikia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talamantesko gaztelua 1175an eraiki zen. Ferrera eta Ferrellóngo gazteluekin Gaztelako Erresumaren eta Aragoiko Erresumaren arteko pasabidearen kontrola egiten zuen, Valdeherrera eta Valdetreviño amildegietako bateratze gunetan. Valdetreviño.[2] 1210ean Tenpluko Ordenaren eskuetara pasa zen; tenplarioek haien desagerpena arte izan zuten gazteluaren mandatua. Tenpluko Ordena behin deseginda, mandatua Maltako Ordenaren eskuetan gelditu zen, 1780 urte arte. Añongo gazteluan gauza bera gertatu zen.[3]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelu txikia da baina hargilaneko onekoa. Defentsarako pentsatuta oinplano luzea du. Arkaitz gainean eraikita dago eta horrek haraino heltzea asko zailtzen du. Iparraldeko horma ondo kontserbatuta dago: erronda-bidea, almenak eta saieterak. Erdian dorre handi bat ikus daiteke, kanpotik ikus daitekeena, baina barrualdeak ez da ixten eta errematea galdu egin du. Mendebaldean, dorre nagusiaren erorkinak gelditzen dira; bere atea desagertu da. Hegoaldeko horma desagertu da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Talamantesko gaztelua