Taldea (deabru)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Taldea kristau biblian aipatzen den deabru bat da. Itun Berrian Jesusek Gerasako gizon deabrudun bat sendatu zueneko pasarte bat aipatzen da.

Biblia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markoren Ebanjelioan, 5:9, Jesusek honako hau dio, Gerasa lurraldean zegoela:

« Orduan, galdetu zion:

–Nola duk izena?
Hark erantzun:
–Taldea, asko gara eta.[1]

 »

Lukasen ebanjelioan, 8:30, berriz ere, Jesus gerasatarren lurraldean zegoela, honako hau deskribatzen da:

« Orduan, Jesusek galdetu zion:

–Nola duk izena?
Hark erantzun:
–Taldea.
Deabru asko baitziren harengan sartuak.[2]

 »

Mateoren Ebanjelioan, 8:28, gertakari horren bertsio bakarra azaltzen da:

« Jesus aintziraz beste aldera, gadaratarren lurraldera iritsi zenean, bi deabrudun atera zitzaizkion hilobi artetik bidera. Hain baitziren gaiztoak, ez zen inor ausartzen bide hartatik ibiltzen.[3]  »

Jakob Erregearen Biblian deabru taldea osatzen zuten deabruei Jesusen beldurrez irudikatzen dira, Marko 5:10:

« Eta otoi eta otoi eskatzen zion [Jesusi] ez zitzala lurralde hartatik kanpora bidal.[4]  »

Jesusek deabruak gizon hartatik kanporatu, eta, haien eskaerari erantzunez, deabruei txerri talde batean bizi zitezen baimena eman zien. Orduan, txerriak Galileako itsasoan ito ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taldea (deabru) Aldatu lotura Wikidatan