Talentu aparteko haur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Talentu aparteko haurra erlatiboki kalifikazio akademiko oso onak, adimen altua, sormen handia edo oro har talentu berezia duen haurra da. Haur gaigabetuek ez bezala, haur hauek ez dute laguntza berezirik behar euren ikaskuntza prozesuan, baina euren bereiztasunak direla eta, bestelako arazo pertsonalak eta gelan arazoak sor ditzaketen haurrak dira. Horrela, hezkuntza bereziaren helburu ere badira. Eskolak haur hauen ikaskuntza-beharrei erantzuten ez dienez, batzuetan zapuztu egiten dira eta nortasun-arazoak izaten dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talentu aparteko haurren hezkuntza berezia Antzinako Txinan abiatu zela ezaguna da, haur horiek enperadorearen gortera eramaten baitziren hezkuntza berezia jasotzera. XIX. mendean, berdintasunaren filosofia zabaldu eta talentu aparteko haurrak besteekin batera hezi behar direla bultzatu zen, elitismoaren aurkako jarrera argudiatuz.


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.