Taos laino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Euskal kostaldeko fenomenoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Taos (argipena)».
Taosa, Zumaia

Taos lainoa edo taosa Euskal Herriko kostaldean gertatzen den fenomeno meteorologikoa da. Taosa Zumaiako euskarazko hitz espezifikoa da jatorriz[1], Gipuzkoako kostalde puntu horretan ohikoa delarik laino mota hau, eta beste toki batzuetan beste aldaera batzuekin deitzen zaio (Zarautzen jasoak, erreka-laino, laino-itsu, zerrazoi[2]).

Itsasertzean barrualdean bainoa freskoago denean, laino bat altxatzen da itsasotik, eta lur barrurantz, hegoalderuntz, tapaki baten eran hedatzen da lainoa, mendilerro bat bada tartean, hura lurrazalari itsatsita gaindituz (hau da, mendigaina igarotakoan, taosak maldan behera datorrelako irudia eman dezake)[2].

Euskalmet-eko adituen arabera, Foehn efektuaren aldaera bat da euskal kostaldean gertatu ohi dena, baina ez da Foehn zehatza normalean euririk ez duelako ekartzen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zumaiako hitz bereziak: Taosa -» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-24).
  2. a b Olaizola 'Txiliku', Jesus Mari. «Laino-itsua -» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-24).
  3. Gurean "Föhn Efektua". (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]