Tbilat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tbilat

Tbilat Marokoko perkusio tresna membranofonoa da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurri desberdinetako bi danborrez osatzen da. Danborrak buztin edo zeramikazkoak dira, larruzko adabakiz estaliak eta tripa-sokez elkarrekin lotuak.[1]

Jotzeko modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikaria lurrean esertzen da, danborrak hanken artean hartuz, eta bi eskuekin joz.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Blades, James.. (1992). Percussion instruments and their history. (Rev. ed. argitaraldia) Bold Strummer ISBN 0-933224-71-0. PMC 28230162. (Noiz kontsultatua: 2020-09-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]