Paco de Lucía

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paco de Lucía
Paco de Lucía 2000. urtean.
Paco de Lucía 2000. urtean.
Datuak
Jaiotza herria Algeciras
Jaiotza data 1947ko abenduaren 21a (65 urte)
Musika mota Flamenko
Jazz
Tresnak gitarra flamenkoa
Urteak 1965-
Webgunea http://www.pacodelucia.org

Paco de Lucía, benetako izenez Francisco Sánchez Gómez (Algeciras, Cadiz, 1947ko abenduaren 21a -) flamenkoko gitarra-jotzaile andaluziarra da. Flamenkoko gitarrista handientzat hartzen da, eta rock- eta jazz-musikagile nagusiekin batera aritu da lanean, Carlos Santana, Jonh McLaughlin, Al DiMeolarekin, besteak beste. 2004an Arteen Asturiasko Printze Saria irabazi zuen. Malú pop-abeslariaren osaba da.

Eduki-taula

Bizitza eta obra [aldatu]

Gazte-gaztetatik nabarmendu zen gitarra jotzeko zuen trebetasunagatik. Bere anaia Peperekin hasi zen flamenko-elkarteetan jotzen, Los Chiquitos de Algeciras izenarekin. 1960ko hamarkadaren hasieran, lan hauek grabatu zituen: "Balada de los tres ríos", "Romance a Mary Paz", "Soleá de Alcalá"; eta "Tanguillos de Málaga".

1962an, anaiarekin batera, Arte Flamenkoko Nazioarteko Lehiaketan, epaimahaiaren sari berezia lortu zuen.

Hamalau urte zituela, José Grecoren konpainian sartu zen, eta harekin bira bat egin zuen Ipar Amerikara, Europako hainbat hiritara eta Australiara.

1965. urtetik aurrera Camarón de la Isla, Carmen Heredia, Enrique de Melchor, Juan Peña eta abarrekin batera aritu zen kontzertuak ematen eta diskoak grabatzen.

Canciones andaluzas para dos guitarras lanarekin, ordu arteko arrakasta handitu egin zen, eta, ondoren, Dos guitarras flamencas en América Latina kaleratu zuen, Agustin Lara, Ernesto Lecuona, Chabuca Granda edo Carlos Gardelen lanekin.

1968an Arte Flamenkoko Nazioarteko Lehiaketako sari nagusia irabazi zuen. Urte horretan bertan, Fantasía flamenca kaleratu zuen, eta hurrengo urtean Paco De Lucía y Ramón De Algeciras en Hispanoamérica. Bi lan horiengatik, Gitarra Flamenkoko Sari Nazionala eman zioten.

1972an El duende flamenco kaleratu zuen. Hurrengo urtean izugarrizko arrakasta izan zuen Fuente y caudal diskoko "Entre dos aguas" abestiak. Abesti hura mundu osoko rock- eta jazz-musikagileen gustukoa izan zen, eta 1976. urtetik aurrera Europako antzoki nagusietako ateak zabaldu zizkion.

Chick Corea jazz-pianistarekin hainbat bira egin zituen, eta baita diskoak grabatu ere. Europaz gainera, Japonia eta Ipar Amerika ezagutu zituen.

Kaleratu zituen beste disko batzuk: Manuel de Fallari omenaldia (1978), Sólo quiero caminar (1981), Sirico (1987) eta Lucia (1989).

Irudi-galeria [aldatu]

Kanpo-loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Paco de Lucía


Erreferentziak [aldatu]