Teogonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:53, 16 apirila 2015
16th century manuscript of Theogeny

Teogonia (grezierazko Θεογονία : Theogonía, literalki, "Jainkoen Jatorria"), Hesiodok idatzitako lan poetiko bat da, greziar mitologiaren Hasiera bezala dena. Eztabaidan dago K. a. VII. mendean edo K. a. VIII. mendean datatu behar ote den.

Edukia

Bertan, kosmosaren sorrera eta greziar mitologiako jainkoen leinua kontatzen da, ordurarte, ahoz aho soilik hedatua. Lehen pertsonan idatzia, Hesiodok, munduan, funtsezko mailen arabera pentsatzeko zuen grina isladatzen du. Epika grekolatindarreko funtsezko lanetako bat da.

Teogoniak, Hesiodoren ondorengo lana funtsatzeko balio izan zuen, moralistagoa eta eguneroko bizitzarako gid praktiko bat bezala diseinatua, non lanaren jainkotiar justifikazioa azaltzen duen, jainkotiarra, errealitatearen sortzaile bezala ulertzen den testuinguru batean, baina soilik, bere presentzia eta errealitatea, egunero, munduko gertaeretan ziurtatzen diren heinean.

Homeroren tesuetan ez bezala, Teogonia Egia bezala irakurtzeko idatzia dago, egileari Helikon mendiko Musek egin zioten adierazpen bat bezala, testuaren lehen zatia osatzen duen istorioa. Teogoniako istoriak, homeroar tradizioko jainkoen gehiegizko gizakitzearen erantzun bezala idatziak dirudite.

Ikus, gainera