Hesiodo
Hesiodo[1] (grezieraz Ἡσίοδος, Hêsíodos, latinez Hesiodus) poeta greziarra zen, Homeroren ondoren poeta heleniar zaharrenetakoa. Tradizioak dioenez gizon antihomerista izan zen.
Askran jaio zen, Tebasetik hurbil. Nekazarien semea izan zen, K. a. VIII. mendearen bigarren erdialdekoa. Hesiodoren familia Beozian ezarri ziren, Kumasekoak izan arren. Bere bizitzatik bakarrik bere anaia Persesen etsaitasuna ezagutzen da.
Gaur egungo adituek bere poesia Homerorenaren guztiz kontrakoa dela esaten dute, eta beren bertsoak bideratzeko erresalbatzeko baino dela. Ziurtatua dagoena Teogoniaren idazlea dela, unibertsoaren eta jainkoen genealogia azaltzen duena. Homeroren obrekin batera kultura grekoaren oinarria sortu zuten.
Idazkiak [aldatu]
Lan oso hauek iritsi zaizkigu:
- Teogonia
- Heraklesen ezkutua
- Lanak eta egunak
Zatika iritsi zaizkigu:
- Eoiae handiak (agian Teogonia lanaren jarraipena)
- Zeixen ezteiak
- Melanpodia
- Piritooren jeistea
- Lan handiak
- Ornitomantzia