Tepidarium

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tepidariuma, Lawrence Alma-Tademarena.

Tepidariuma bainugela epela zen (tepidus) terma erromatarretan, zorupeko hipokausto sistema baten bidez berotuak.

Adibide interesgarri bat dago Ponpeian. Hau, zirkuluerdi formako kanoi ganga baten bidez estalia izan zen, iztukuz eginiko erliebeekin apaindua, eta, gelaren inguruan, telamonek banandutako ildo karratu batzukin.

Tepidariuma erromatar termetan, gainontzeko guneak biltzen zituen barruti handi borobila zen, eta termen planoentzako gakoa eman zuena. Ziuraski, bainatzera zihoazenak lehenik biltzen ziren harreragela zen, bainu bero edo caldariumetara, edo bainu hotz edo frigidariumetara joan aurretik. Tepidariuma, haitzurdin eta mosaiko aberatsenekin apaindua izan zen, bere argia, klerestorioko leihoen bidez jasotzen zuen, alboetatik, aurretik, eta atzetik, eta artearen altxorrik finenak jarri ziren barrutia izan zela esan liteke. Honela, Karakalaren Termetan, Herkules Farnesioa eta Zezen Farnesioa, bi gladiadoreak, orain Vatikanon dauden basalto berdezko sarkofagoak eta beste altxor ugari, Paulo III.a aita santuak aurkitu zituen 1546ko indusketetan, eta Vatikanora eta Napoliko Arkeologia Museo Nazionalera eramanak izan ziren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tepidarium Aldatu lotura Wikidatan