Telamon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atlante bat eraikin pubiko baten fatxadan (Ohio, AEB).

Greziar mitologian, Telamon (grezieraz Τελαμών), Eginako errege zen Eakoren eta honen emazte Endeisen semea eta Peleoren anaia zen.

Jasonekin joan zen argonautetako bat bezala, eta Kalidongo basurdearen ehizan parte hartu zuen. Heraklesekin batera, Troiaren aurkako zigor espedizio batean ere parte hartu zuen, non partehartze nabarmen bat izan zuen, eta, sari bezala, Hesione jaso zuen.

Ayax Handiaren aita izan zen bere lehen emazte Peribearekin eta Teukrorena Hesionerekin.

Beste erabilera batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitekturaren esparruan atlante hitzaren sinonimo bezala ere erabiltzen da, kariatideen gizonezko bertsioak direnak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telamon Aldatu lotura Wikidatan