The Artist

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:18, 22 urtarrila 2016


The Artist (euskaraz Artista) 2011ko Michel Hazanavicius zinema zuzendariaren filma bat da. Zinema mutuaren generoan barnean sailkatzen da eta zuri-berltzean filmatua dago, hain zuzen ere 1927-1932 bitartean girotuta dagoelarik.

Canneseko Zinemaldian estreinatu zen eta fimako protagonistak aktore onenaren saria irabazi zuen. Torontoko Zinemaldia eta Donostiako Zinemaldian ere lehiatu zen, azken honetan ikuslegoaren saria bereganatu zuelarik. Bi urrezko Globo sari irabazi ditu: komedia onena eta musilak onenarenak.

Argumentoa

1927. urteko Hollywoodean George Valentin (Jean Dujardin) garaiko zine mutuko izar handia da, mundua bere oineta du eta inork ez dio eztulik egiten, baina bere jarrera harroputzaren ondorioz bere ospea eta bizimoduaren amaiera ailegatzen ari dela. Bestalde, Peppy Miller (Bérénice Bejo) izeneko dantzaria soinudun zineman aurreneko urratsak ematen hasi berria da. Valentinek Peppy deskubritu eta jendaurrean jarri du, dantzariaren berezko karisma eta dantza trebetasunaren ondorioz berehala ospetsu bilakatu delarik.

Soinudun zinema ailegatzean, Hollywoodek bere burua zaharberritu edo erreziklatu egiten du, baina Geroge Valentinek burutu eta maitatzen zuen jarduera lagatzeari uko egiten dio (istorio mutuak kontatzea). Galdera honakoa da: George Valentinek soinudun mundu berri honi bizirautea lortuko al du?

Aktoreak

Pertsonaia Aktorea
George Valentin Jean Dujardin
Peppy Miller Bérénice Bejo
Uggie Jack (txakurra)
Al Zimmer John Goodman
Clifton James Cromwell
Doris Penelope Ann Miller
Constance Missi Pyle
Asistente de casting Ben Kurland
Norma Bitsie Tulloch

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Artist Aldatu lotura Wikidatan